Funtzio Publikoaren Mahaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ELAk funtzionarioen murrizketak bertan behera uztea eskatu du

Sindikatu abertzalea Eusko Jaurlaritzarekin batzartuko da astearte honetan.
orain-default-image

ELA sindikatuak funtzio publikoaren arlorako proposatutako murrizketak bertan behera uztea eskatuko dio Eusko Jaurlaritzari, astearte honetan Funtzio Publikoko sailburuordearekin egingo duen bileran.

Gasteizko Gobernuak ostegunean aurkeztu zuen murrizketa proposamena, Funtzio Publikoaren Mahaiko lehen bileran. Sindikatu abertzalearen ustez, murrizketek lanpostuak "suntsitzea" baino ez dute ekarriko.

ELAk agiri batean  jakinarazi duenez, biharko bileran "enplegu publikoa sortzea eta galdutako lanpostuak berreskuratzea" ere eskatuko du.

Halaber, 35 orduko lanasteari eustea, erosteko ahalmena eta "lan eskubideak berreskuratzea" eta "Madrildik inposatutako murrizketen aurrean autogobernua babestea" ere proposatuko du ELAk.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X