Ustezko iruzurrak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

30 atxilotu, Andaluziako lan erregulazio espediente ustelen harira

Andaluziako zazpi probintziatan, Madrilen, Katalunian eta Kanarietan egiten ari dira polizia-operazioa.

Guardia Zibilak 30 lagun inguru atxilotu ditu Andaluziako lan erregulazio espediente ustelekin lotutako ikerketaren harira. Polizia-operazioak irekita jarraitzen du Andaluziako zazpi probintziatan, Madrilen, Katalunian eta Kanarietan.

Guardia Zibileko iturriek jakitera eman dutenez, miaketak ere egiten ari dira Andaluziako zenbait abokatu bufetetan, Xerezen eta Sevillan, besteak beste.

Ikerlarien arabera, ordainketak bertan behera uzten zituzten enpresek langileen erregulazio espedientea onartzea eskatzen zuten, eta langileek aseguru-etxearen bermepean zeuden.

Aseguru horien kudeaketan legez kanpoko ordainketak izan zirela frogatu omen dute.

Gainera, lan erregulazio espedienteagatik Andaluziako Gobernuaren diru-laguntzak jasotzen zituzten enpresek beste jarduera bat hasten zuten iruzur egiten jarraitu ahal izateko.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X