Murrizketak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fernandez: 'Gizarte-ekintzako proiektu batzuk atzeratu egingo dira'

Gizarte-ekintzako murrizketetarako lehentasunen ordena bat ezarriko dutela azaldu du BBK-ko eta Kutxabankeko presidenteak.
Mario Fernandez eta Lantegi Batuakeko presidentea. EFE

BBK-ko gizarte-ekintzaren esparruan 2013ko murrizketetarako "lehentasunen ordena bat" ezarriko dutela esan du Mario Fernandez BBK-ko eta Kutxabankeko presidenteak.

BBK Bilbao Good Hostel aterpetxearen balorazioa egiteko prentsaurrekoa eman du Fernandezek. Europan, desgaitasun intelektuala duten pertsonen zaintzarekin martxan dagoen lehen ostatua da, Bizkaiko kutxak eta Lantegi Batuakek bultzatuta.

Fernandezek onartu du aurten gizarte-ekintzarako diru-kopurua "murriztu egingo dela krisi ekonomikoaren ondorioz".

"Batzuek gauzak nahastu nahi dituzten arren, gizarte-ekintzak banketxeen onurekin funtzionatzen du; hau da, zenbat eta diru gehiago irabazi, orduan eta gehiago izango du gizarte-ekintzak, eta alderantziz", azaldu du.

"Ez dago beste aukerarik", gaineratu du.

"Gizarte-ekintza lehentasunezko gaia ez ezik, gure izateko arrazoia ere bada", azpimarratu du. Azkenik, 2000. urtetik hona BBK-k gizarte-ekintzara 860 milioi euro bideratu dituela

adierazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X