Urkullurekin bildu ostean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PSEk aurrekontuak berriz egitea eskatu du

Jose Antonio Pastor sozialistaren ustez, Jaurlaritzak ez du "anbiziorik" erakutsi, eta "egin beharrekoak egiteko soilik partidak batzera" mugatu da.
Jose Antonio Pastor sozialiste bozeramailea. Argazkia: EiTB

PSE-EEk Eusko Jaurlaritzak 2013ko aurrekontuak berriz ere egitea eskatu du, aste honetab bertan Iñigo Urkullu lehendakariarekin bildu ostean. Sozialisten arabera, lehendakariak aurkeztutako gutxienekoen dokumentua "hain da gutxienekoa hutsean gelditu da".

Jose Antonio Pastor sozialisten bozeramaileak esan duenez, lehendakariak aurkeztutako gutxienekoen dokumentua "hain da gutxienekoa hutsean gelditu da".

Horrela, lehendakariak Aurrekontuen negoziazioa bideratzeko saiakeran porrot egin duela adierazi du Pastorrek, eta Urkulluren proposamenerako erantzuna PSE-EEk aurkeztu duen osoko zuzenketa dela azaldu du.

Jose Antonio Pastor sozialistaren ustez, Jaurlaritzak ez du "anbiziorik" erakutsi, eta "egin beharrekoak egiteko soilik partidak batzera" mugatu da.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X