Eustaten datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko ekonomiak % 0,5 egin du behera urteko lehen hiruhilekoan

Barne Produktu Gordina jaisten den seigarren hiruhilekoa da jarraian.
EAEko ekonomiak % 0,5 egin du behera urteko lehen hiruhilekoan. Argazkia: EiTB

EAEko ekonomiak % 0,5 egin zuen behera urteko lehenengo hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoaren aldean, eta dagoeneko seigarren hiruhilekoz jarraian egin du behera Barne Produktu Gordinak.

Eustat Euskal Estatistika Institutuak eman du datu horien berri, eta urtarrila eta martxoa artean aurreko bi hiruhilekoetan adinako beherakada ekonomikoa izan dela zehaztu du. Gainera, Espainiako Estatuko ekonomiaren joeraren batez bestekoaren berdina omen da beherakada.

Aurreko urteko garai berearekin alderatuz gero, BPG % 1,9 murriztu da, aurreko hiruhilekoan baino % 0,2 gehiago.

Enpleguari dagokionez, lanaldi osoko lanpostu baliokideen alderaketan, negatiboa da balantzea aurreko urtearen aldean, % 2,9 lanpostu gutxiago baitaude.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X