Elkarrizketa Euskadi Irratian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Confebask: 'Sindikatuak ez dira greba orokorraren kalteez ohartzen'

Nuria Lopez de Gereñu Confebaskeko idazkari nagusia ironiaz mintzatu da Euskadi Irratian sindikatuek maiatzaren 30erako greba orokorra deituta egin duten "ekarpenaz".
Nuria López de Gereñu, secretaria general de Confebask. EFE
Nuria López de Gereñu, secretaria general de Confebask. EFE

Nuria Lopez de Gereñu Confebaskeko idazkari nagusia ironiaz mintzatu da sindikatuek maiatzaren 30erako greba orokorra deituta egin duten "ekarpenaz". Lopez de Gereñuren hitzetan, sindikatuak ez dira "konturatzen" ekimen horiekin "enpresaburuei" eta "langileei" eragiten dizkieten kalteez.

Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean, Confebaskeko idazkari nagusiak ELAk eta LABek Euskal Herrian "Espainian baino greba gehiago zergatik dauden" azaldu beharko dute. "Ez dira jabetzen gatazka horrek euskal enpresen egunerokoan eragiten dituen kalteez", esan du.

Hitzarmen kolektiboen inguruan galdetuta, agente guztiak "urduri" jarri direla dirudiela esan du Lopez de Gereñuk, baina blokeoa Mariano Rajoyren lan-erreforma baino lehenagokoa dela azpimarratu du.

Hala, Lopez de Gereñuren iritziz, sindikatuek egungo lan-erreforma baztertzen dute hitzarmenen negoziazioetako "giltza" itzul diezaieten, eta Confebaskek "hori ez du egingo eta ezin du egin" azpimarratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X