Defizit-muga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urkulluk 20 milioi bideratuko ditu berrikuntza egitasmoak bultzatzera

Hiru Foru Aldundiekin aztertzen ari diren inbertsioekin batera (180 milioi euro 2013. urtean), Urkulluk iragarri du 20 milioi euroko funtsa sortuko dutela, berrikuntza proiektuak bultzatzeko.
Iñigo Urkullu. EiTB.

Europar Batasunak Euskadiko defizit-muga malgutzea erabakiko balu, Eusko Jaurlaritzak 20 milioi euro bideratuko lituzke berrikuntza proiektuak bultzatzera, gaur Iñigo Urkullu lehendakariak iragarri duenez.

Derion, Bizkaiko Parke Teknologikoan, egindako ekitaldian, Urkulluk argindar sare adimentsuak garatzeko proiektua inauguratu du. 2011. urtean aurreko Jaurlaritzak abiatu zuen egitasmoa da, Jaurlaritzaren eta Iberdrolaren arteko lankidetzari esker argindar sariak modernizatzeko.

Azken bi urteetan 140.000 kontagailu ordezkatu dituzte Bilbon eta Portugaleten. Europak behartuta, 5.000 milioitik gorako inbertsioa egingo da Estatuan datozen urteetan sare elektrikoak berriztatzeko.

Hiru Foru Aldundiekin aztertzen ari diren inbertsioekin batera (180 milioi euro 2013. urtean), Urkulluk iragarri du 20 milioi euroko funtsa sortuko dutela, berrikuntza proiektuak bultzatzeko.

“Defizit-muga malgutzeak inbertsio gehiago egiteko aukera paregabea eskainiko digu, eta guk aukera hori aprobetxatuko dugu”, esan du Urkulluk.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X