Lan hitzarmenak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ELAk astebeteko greba deitu du Euskadiko metalgintzan

Metalgintzan mobilizazio bateratuak egiteko oztopoa izatea leporatu diote CCOOk eta LABek ELAri. Bestalde, UGTk bi greba egun planteatuko ditu.
ELAko metalgintzako greba bat artxiboko irudian. Argazkia: EITB.

ELAk astebeteko greba deitu du Euskadiko metalgintzan, "nahitaez bete beharreko hitzarmenak" lortzeko. Protestaldia ekainaren 17tik 21era arte izango da, eta beste sindikatuekin bilduko dira mobilizazioen inguruan akordio bat lortzeko.

ELAk Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako metalgintzan astebeteko greba egiteko gonbita egin die beste sindikatuei. Hala ere, horietako batek ere ez du bat egin proposamenarekin.

Unai Martinez ELAko metalgintzako idazkari nagusiak ez du ulertzen zergatik beste sindikatuek uko egiten dioten, erreformaren nondik norakoak ezagututa, "enpresa-negoziazioa borroka tresna gisa" erabiltzeari.

Metalgintzan mobilizazio bateratuak egiteko oztopoa izatea leporatu diote CCOOk eta LABek ELAri.

ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek bilera egin dute Bilbon, greba deialdi bateratu bat adostu nahian, baina ez dute akordiorik lortu.

UGTk bi greba egun planteatuko ditu

UGTko metalgintza federakundeak, MCAk, sektorean greba egiteko data batzuk planteatuko dizkie bere afiliatuei. Printzipioz ekainaren 19 eta 21 Gipuzkoan, eta 21 Araban eta Bizkaian.

Metalgintzan greba bateratu bat egiteko akordio batera heldu ez izana deitoratu du sindikatuak agiri batean.

Greba, metalgintzan

Deialdi horren bidez, ELAkoek egungo lan merkatu berriaren nondik norakoak ezagutarazi nahi dizkiete metalgintzan lan egiten dutenei. Gainera, Rajoyren "astakeria laborala guztiz deuseztatu" nahi dute,  enpresa-hitzarmenetan erreformaren kontrako klausulak jarrita. Horrez gain, sektoreen hitzarmen probintzialetako negoziazioetan "itxikeria" alde batera uztea eskatu diote patronalari.

Metalgintzako idazkari nagusiak jakinarazi du deialdia negoziazio prozesuan dauden enpresetara bideratuta dagoela.

Bestalde, enpresa txiki eta ertainetan negoziazio kolektiboak berpizteko lan "berezia" egingo dutela iragarri dute. Izan ere, azken asteotan "dozenaka" enpresa txikik lan baldintzak sendotu dituzte, eta "bide horri jarraitu behar zaio".

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X