Denbora osoko kontratuak partzialak izatera pasatzea eskatu du CEOEk
CEOEk Gobernuari egindako proposamenaren arabera, enpresariek langileei lanaldi osoko kontratuak partzialak izatea "inposatu" diezaiekete, hori justifikatu dezaketen arrazoiak baldin badaude, eta kaleratzeak ekiditeko asmoz. Horrez gain, ordu osagarriak % 15etik % 30era pasatzea proposatu dio, hitzartutako lanaldiaren arabera.
"Krisitik irteteko beharrezko erreformak" deitutako dokumentuan, lanaldi partzialeko kontratazioa bultzatzearen garrantzia nabarmendu du CEOEk. Gobernuaren lan-erreformaren balantzeko datuen arabera, kontratazio mota hori % 8,9 igo da 2013ko lehen hiruhilekoan, 2012ko epe berarekin alderatuz gero.
Horren haritik, enpresariak lanaldi osoko kontratuak partzialak bilakatu ahal izatearen alde egin du CEOEk, arrazoi ekonomikoak eta teknikoak eta antolaketa eta produkzio mailakoak tarteko, eta aldaketa horiek aldi baterako kaleratze objektiboen alternatiba badira.
Bestalde, lan-erreformak ordu osagarriak sartzeko aukera eman izan arren, CEOEren ustez, hori ez da nahikoa, eta ordu osagarriekin antzeko zerbait egin behar dela uste du. Kontratuan ezarritako orduen % 15 da Langileen Estatutuaren arabera muga.
Zure interesekoa izan daiteke
Talgok eta Renfek 132 milioiko akordioa sinatu dute eta Avril trenen kontratu polemikoa itxitzat eman dute
Akordioaren arabera, Talgok 200 milioi euro jasoko ditu hiru hilabeteko epean, eta Renferekin zuen zigorra 2032an hasiko da ordaintzen.
Gizarte Segurantzako afiliatuen kopuruak gora egin du Euskadin eta Nafarroan, baina langabeziak ere gora egin du
Gipuzkoak izan du langabeen kopuruan gehikuntzarik handiena, eta Bizkaia da nagusi kotizatzaile berrien esparruan. Arabak, aldiz, balantze negatiboa du bi adierazleetan.
Gaurtik aurrera eskatu ahal izango dute Euskadiko familiek seme-alabengatiko 200 euroko dirulaguntza
Seme-alabak 4 urte izan arte luzatuko da laguntza hori, eta lehen aldiz tutoretza- eta harrera-familiei zabalduko zaie. Guraso bakarreko familien kasuan, gainera, seme-alabak 4 eta 7 urte izan bitartean, hilero 100 euroko laguntza jaso ahal izango dute.
Aldundiek eskumena izango dute beste lurraldeetako ibilgailu gidaridunen zerbitzua ematen duten enpresak zigortzeko
Euskadiko Garraio Agintaritzak protokolo bat adostu du VTC zerbitzuetan ikuskapenak eta zehapenak koordinatzeko.
Uztailaren 7an sartuko da indarrean Tubacexen lan-erregulazioa, langile-batzordearekin akordiorik lortu gabe
Aldi baterako lan-erregulazioak 430 langileri eragingo die. ELA sindikatuak iragarri du helegitea prestatzen hasiko dela, eta LAB egoera aztertzen ari da bere zerbitzu juridikoekin.
Jainagak eta Tubacexek Tubos Reunidos erosteko interesa erakutsi dute
Bilboko enpresariak eta Laudioko konpainiak erosketa prozesuaren lehen izapidea bete dute; eskaintza bat aurkeztu aurretiko interesa agertu dute.
Greba mugagabea deitu dute Bergarako eta Zarauzko IAT zentroetan uztailaren 13tik aurrera
ELA eta LAB sindikatuek lanuztera deitu dute lan-hitzarmena berritzeko negoziazioaren "blokeoa" dela eta.
Eusko Jaurlaritzak hamarren bat igo du EAEko BPGaren hazkundearen 2027rako aurreikuspena, eta 2026koa mantendu du
Aurreikuspenen arabera, enpleguak gora egingo du, industria pixkanaka suspertuko da eta soldatek bilakaera positiboa izango dute. Adierazle horien arabera, euskal ekonomiak "hazkunde egonkorraren bideari" eusten dio.
Batasunetik kanpo erositako 150 eurotik beherako pakete txikien gaineko zerga kobratzen hasi da EB
Europak galga jarri nahi die batez ere Txinatik (Temu, Shein eta AliExpress enpresen bitartez) Europar Batasunean sartzen diren kostu txikiko inportazioei. Orain arte, 150 euroz azpiko pakete txikiak muga-zergak ordaintzetik salbuetsita zeuden.
Argindarra ekoiztearen gaineko zerga progresiboki murriztuko dute, eta 2028an desagertuko da
Prozesua 2026ko hirugarren hiruhilekoan hasiko da, % 30eko murrizketarekin.