Janet Yellen, krisia aurreikusi zuen emakumezko ekonomialari bikaina
Dena ondo bidean, AEBko Erreserba Federaleko presidente bihurtuko den Janet Yellen begi zorrotzeko emakumea dela ezin ukatu. 2008ko krisia aurreikusten lehenengoetakoa izan zen, ibilbide profesional akasgabeduna.
Yellen AEBko banku zentralaren buru izateko proposatuko du asteazken honetan Barack Obama presidenteak. Kargua hartzeko hautagai bakarra da, Larry Summers Altxor Publikoko idazkariordeak uko egin ostean.
Erreserba Federalaren bigarrena da egun Yellen, eta 2007an krisi ekonomikoa aurreikusi zuen bakarrenetarikoa izan zen.
"Igarle" aparta
Erreserba Federalak gutxitan plazaratzen ditu euren kideen analisi eta deliberoak, baina zenbaitetan, bost urteko atzerapenarekin bada ere, aktak kaleratzen ditu.
Horietako batean jasota dago Yellenen aurreikuspena. 2007ko abenduan, Finantza krisiak eztanda egin aurreko bileren transkripzioan ageri denez, Yellenek hauxe esan zuen: "Kreditua uzkurtu eta atzeraldian sartzeko aukera handiegia dago". Orduko hartan San Franciscoko Erreserba Federaleko presidente zen.
Erreserba Federaleko gainerako kideak ez ziren horren ezkor. William Dudley New Yorkeko Erreserba Federaleko buruak, esaterako, honakoa bota zuen: "Beldurra ez da horrenbesterainokoa, eta hipoteken krisiaren arriskua ere apaldu egin da".
Hilabete batzuen buruan finantza sistemak behea jo zuen. AEBko banketxe garrantzitsuenetakoak, Lehman Brothersek, porrot egin zuen, eta Citigroup eta AIG erreskatatu egin behar izan zituzten.
Krisia aurreikusi izanak Erreserba Federalean gora egitea ekarri zion, eta 2010ean presidenteorde izendatu zuten.
Langabeziarekin arduratuta
Ben Bernankeren konfiantzazko kidea bilakatu da ordudanik Yellen, eta ekonomia suspertzeko bonuak erosteko operazio milioiduna abiatu dute biek.
Erreserba Federalaren hizkuntzan "usoa" izenaz ezagutzen den profila du Yellenek. Hots, inflazioarekin arduratuta egon barik (hauei "belatz" esaten diete), langabezia du kezka nagusi. Izan ere, AEBn langabezia tasa % 7,3koa da.
Erreserba Federalak enplegua sustatzeko eta prezioen egonkortasunari eusteko helburu bikoitza du, baina "belatzek" langabeziaren kontrako borroka gehiegizkoa kritikatu ohi dute.
Ibilbide profesional arrakastatsua
67 urteko emakume honen ibilbide profesionala akasgabea da ia. Joseph Stiglitz Nobel saridunak horren hautagaitza babesteko ekitaldian esan zuenez, "inoiz izan dudan ikaslerik onena da".
Yale Unibertsitateko Ekonomia doktore hau Harvard, London School of Economics eta Berkeley zentroetan ere irakasle ibilitakoa da. Azken honetan, irakasle emeritu izendatu berri dute.
AEBko Administrazioan ere kargu garrantzitsuak izan ditu. Besteak beste, Etxe Zuriko Ekonomia aholkulari izan zen Bill Clintoren garaian.
Orain, Senatuak horren hautagaitza onartzen badu behintzat, Erreserba Federaleko Presidentetza eskuratzen duen lehen emakumezkoa izan liteke.
Albiste gehiago ekonomia
Jaurlaritzak nabarmendu du turismoak % 5eko hazkunde "iraunkorra" izan duela EAEn
Daniel Solana Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziako zuzendariak Radio Euskadin egindako elkarrizketan esan duenez, hazkundea "lasaia eta iraunkorra da, Estatuko edo Europako beste herrialde batzuetan duten masifikaziotik kanpo". 200.000 euskal herritarrek baino gehiagok EAEtik atera gabe pasa dituzte oporrak, eta Loiu-New York konexioak turista estatubatuar gehiago etortzea ekarri du.
Puentek ziurtatu du Renfe "negoziatzeko eta hitz egiteko prest" dagoela Talgori irtenbide bat emateko
Espainiako Garraio ministroak EFEri egindako adierazpenetan esan duenez, gaia "oraindik konpontzeko dago", eta "konpainia espainiarra izaten jarraitzea" eta "irtenbide industriala izatea" espero duela erantsi du, "Talgo ez baita edozein enpresa, gure herriarentzat interesgarria da arrazoi askorengatik".
AEBko apelazio auzitegi batek legez kanpokotzat jo ditu Trumpen muga-zergak, baina indarrean jarraitzen dute
Trumpen muga-zergek jaso duten bigarren kolpe judiziala da, eta berretsi egiten du New Yorkeko merkataritza auzitegi batek maiatzean emandako epaia.
Euriborrak urteko lehen igoera izan du, baina hipotekek behera egiten jarraituko dute
Abuztuan izandako igoerak ez du Euriborraren egonkortasunaren joera eten, aldaketa txiki bat baita ohiko joeraren aurrean.
Urte arteko KPIa % 2,7an mantendu da abuztuan, elikagaien, argindarraren eta erregaien prezioen bilakaeragatik
Ekainean eta uztailean gora egin ostean, KPIaren urtebeteko tasa egonkor mantendu da. Aitzitik, azpiko inflazioak gora egin du bigarren hilabetez jarraian. Abuztuan hamarren bat hazi da, % 2,4raino.
Euriborraren jaitsiera dago hipoteken gehikuntzaren atzean, sektore batzuetan
Guztira 1.922 hipoteka sinatu dira EAEn. Batez beste, 163.000 euro ingurukoak dira, % 2,99ko interes-tasarekin, eta 25 urtera. Hain justu, interes-tasen beherakadak animatu du jendea. Hori eta alokairuaren merkatuaren egoera kaskarra. Paradoxikoki, aldi berean, etxebizitzak garestitzen ari dira. Urteko lehenengo hiruhilekoan % 12 egin du gora prezioak.
Ikasle-egoitza edo pisua? Ikasturte hasierako erabaki handietako bat
Duela urte batzuk alde ekonomiko nabarmena zegoen egoitzan bizi eta beste ikasle batzuekin alokairuko etxean egotearen artean. Bigarren aukera askoz merkeagoa zen. Gaur egun, ordea, arrakala hori murriztu egin da, besteak beste, euskal hiriburuetako pisuen prezioen ondorioz. Hala ere, argi dago abuztu amaieran zailena leku bat aurkitzea dela, egoitzan zein etxea partekatuan.

Etxebizitzen gaineko hipoteka-kopurua % 24 hazi da Euskadin ekainean
Nafarroa, aldiz, jaitsiera izan duen bakarra da Estatuan.
Euskadi eta Nafarroa, batez besteko erretiro-pentsio altuena duten erkidegoen artean
Gizarte Segurantzak 13.620,8 milioi euro erabili ditu abuztuan kotizaziopeko pentsioen hileko nomina arrunta ordaintzeko, eta kopuru horren ia hiru laurden, erretiro-pentsioetarako.
Enplegu erregulazioko espedientearen kaleratzeak 22tik 14ra jaitsi ditu Serveok, eta langileek greba abiatu dute
Enpresak banan-banan negoziatuko du kaleratutako langile bakoitzarekin. Sindikatuek salatu dute Bridgestoneko langileak atzeman dituztela Serveoko beharginen lanak egiten, greba hasi eta bi ordura.