Edesa ere hartzekodunen konkurtsora joango dela baieztatu du Fagorrek
Basauriko Edesa lantegia ere hartzekodunen konkurtsoan sartuko dutela baieztatu du Fagorrek. Hala, Fagor Etxetresnaken konkurtsoa asteazken honetan bertan eta Edesarena, berriz, ostiralean eskatuko dutela jakinarazi diete langileei, langileek beraiek azaldu dutenez.
"Fagor Etxetresna Elektrikoak eta Edesaren egoerari buruzko azterketa zehatza egin ondoren", Fagor Etxetresna Elektrikoak eta Edesa enpresetako Kontseilu Errektoreak "Bizkaiko Foru Aldundiak eskainitako laguntzak ez baliatzea" erabaki duela azaldu du Fagorrek, ohar baten bidez. Idatzian adierazi duenez, laguntza horiek "ez dute bermatzen Edesa eta bertan ekoizten diren termo elektriko eta intermetagailuen plantaren bideragarritasuna". Nolanahi ere, "Foru Aldundiak Fagor Etxetresna Elektrikoak kooperatibak Basaurin duen jarduera industriala eta enplegua babesteko eskainitako laguntza" eskertu egin du Fagorrek.
Gaur arratsaldean bertan eman die erabakiaren berri Kontseilu Errektoreak langileei. Hala, 14:30ean deitu dituzte Edesako langileak bilerara, eta, bertan erabakia jakinarazten ari zirela, horren inguruko oharra zabaldu du Fagorrek.
Bi ordu baino gehiagoko bilera izan da, eta, Kontseilu Errektoreko kideek langileei azaldu dietenez, Aldundiak mahai gainean jarritako hiru milioi euroko laguntzak "abiapuntu gisa bakarrik balioko luke; ondoren, ekarpen handiagoa beharko litzake".
Langileak birkokatzen saiatzeko konpromisoa
Edesako 230 langileak MCCko beste enpresa batzuetan birkokatzen saiatzeko konpromisoa hartu dute Kontseilu Errektoreko kideek, langileek bilera bukatutakoan azaldu dutenez.
Edesako langileak ez dira kooperatibistak, eta Gizarte Segurantzaren erregimen orokorrean daude. Orain zortzi urte, enplegu-erregulazioko txostena aurkeztu zuen enpresak.
Itxialdiari eutsiko diote langileek
Bilera bukatu ondoren, Ernesto Perez Edesako langileen bozeramaileak aurreratu du itxialdiari eusteko asmoa dutela. Halaber, ostegunean manifestazioa egingo dute Basaurin, eta herritarren babesa eskatu dute.
Behin betiko erabakia
Kontseilu Errektoreak joan den astelehenean hartu zuen Edesaren inguruko behin betiko erabakia; hala ere, ostiralean Edesa ere hartzekodunen konkurtsoan sartuko zutela aurreratu zien langileei Sergio Treviño Fagor Etxetresnakeko zuzendariak.
Treviñoren iragarpen haren ostean, agerraldia egin zuen Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak, goizean Fagorren ordezkariekin egindako bileraren berri emateko. Bilbaok salatu zuenez, "egun batzuk lehenago esandakoaren kontrakoa" esan zuten ostiralean Fagorreko buruek, ahaldun nagusiaren hitzetan, 3 milioiko bermea edukita Fagor konkurtsotik ateratzeko prest agertu baitziren aurretik. Erabakia ulertzen ez zuela esan zuen Bilbaok, eta egia ez esatea egotzi zion Fagorri. Halaber, Bizkaiko Foru Aldundiak "Basaurin eta Bizkaian industria jarduerari eta enpleguri eusteko" egin duen proposamenak mahai gainean jarraitzen zuela gaineratu zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaien krisiak arrantza-sektorea kolpatu du: lehen ontziak geldirik Ondarroan
Gasolioaren garestitzeak alturako flotaren zati bat portuan egotera behartu du, sektoreak bideragarritasuna bermatzeko laguntza gehiago eskatzen dituen bitartean.
Langile bat hil da Goiaingo industrialdean izandako lan-istripuan
Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, eta bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.
Osasun Ministerioak bi bilera egingo ditu aste honetan, medikuen grebari buruz hitz egiteko
Ostegunean Greba Batzordearekin bilduko da, mobilizazioak eragin dituzten gatazka-puntuak aztertzeko. Ondoren, ostiralean, egoeraren berri emango die autonomia-erkidegoei Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluan.
Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espedientea aurkeztu du, eta 285 kaleratze iragarri
200 langile baino gehiago (152, Amurrion, eta 53, Trapagaranen) hitzartutako kaleratzeen bidez egotziko dituzte. Aldi baterako kontratudun langileak (80 bat), ordea, hilaren amaieran kaleratuko dituzte.
Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko
Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko.
Osasun mentala eta itxaron-zerrendak, Nafarroako lan-absentismoaren gorakadaren gakoak
Langileen % 67k ez zuen bajarik izan 2025ean, baina talde txiki batek biltzen ditu absentzia-egun gehienak, Absentismo Barometroaren arabera.
Esportazioak eta inportazioak % 4,5 eta % 6,1 murriztu dira, hurrenez hurren, urtarrilean Euskadin
2026ko lehenengo hilabeteko saldo komertziala positiboa izan da, 113,2 milioi eurokoa, eta esportazioen eta inportazioen arteko harremana neurtzen duen indizea % 105,5ekoa izan da.
Brenta % 13 jaitsi da, kolpetik, Trumpek Irango erasoak etengo dituela iragartzearekin bat; 100 dolar ingurura itzuli da gero
Trumpen iragarpena islatu egin da Ibex 35ean, saio erdian lehengoratu eta % 1,08 igo da, 16.893,9 punturaino.
Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara
Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei.
Osasun Ministerioak apirilaren 9rako deitu ditu autonomia erkidegoak medikuen grebaz hitz egiteko
Ostiral honetan ohiko osoko bilkura egingo dute pazienteen eta Osasun Sistema Nazionalaren kudeaketa publikoaren lege aurreproiektuen berri emateko.