Fagorren kalteari aurre egiteko irtenbideak proposatuko ditu Urkulluk
Fagor Etxetresnak enpresa ixtearen ondorioak ahalik eta min gutxien eragiteko ahaleginetan ari direla berretsi du gaur Iñigo Urkullu lehendakariak. Itxiera honek Fagorren bertan eta inguruko hornitzaile guztiengan eragin duen kalteari aurre nola egin aztertzen ari direla gaineratu du, eta irtenbide bila dabiltzala, kaltea ahalik eta txikiena izan dadin. "Konpromiso irmoa dugu lan horretan", esan du. Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkuran egin ditu adierazpenok Urkulluk. Oskar Matute EH Bilduko legebiltzarkideak galdetu dio Urkulluri, Fagorren itxieraren aurrean Jaurlaritzak hartuko dituen erabakien inguruan.
Fagorren krisiaren aurrean Jaurlaritzak hasieratik izan duen estrategia "oso gardena" izan dela azpimarratu du lehendakariak. "Fagorren arazoak entzun ditugu, euren planei buruzko informazioa jaso dugu, bideragarritasun planaren berri badugu, eta plan hori kontuan hartuta, laguntzak bideratu ditugu eta bideratzen jarraitzeko borondatea dugu", esan du.
Jaurlaritzak afera honetan hartu dituen erabaki guztiak "legea zorrotz begiratuta" hartu dituetela gaineratu du lehendakariak, betiere, "enpresaren bideragarritasuna bermatzeko".
Duela hamaika hilabete, Jaurlaritzak MCCk orduan aurkeztutako bideragarritasun plana aztertuta, 25 milioiko diru-laguntza eman ziola kooperatibari gogora ekarri du Urkulluk. Bideragarritasun plan hori aurrera ateratzeko, orotara, 263 milioi euro aurreikusten zituen Fagorrek. "Diruz laguntzeko erabakia hartu genuen, eta egin beharrekoa egin genuen: enpresaren bideragarritasunari eusteko laguntza eman", adierazi du.
Egoerari aurre egiteko orain arteko bideari eutsiko diotela nabarmendu du. Fagor Etxetresnaken itxierak eragin duen kaltea ahalik eta txikiena izan dadin lanean jarraituko dutela esan du. Bide horretan, aukera bat baino gehiago aztertzen ari direla eta Jaurlaritzak irtenbideak proposatu dituela jakinarazi du, ez bakarrik Fagorrentzat, baita kaltetutako enpresa hornitzaile guztientzat eta finantza erakundeentzat.
Bi lan ildo
Aurreratu duenez, bi lan lerro dituzte zabalik: batetik, Lanbiderena, eta bestetik Garapen Ekonomikorako sailean abian jarri dutena. "Kaltetutako enpresa guztiei laguntzeko konpromisoa dugu", adierazi du. Fagorren auzian erakunde publiko guztien estrategiak bide beretik jo beharko lukeela eta elkarlana ezinbestekoa dela esan du, "helburuak bateratuz". "Bideragarriak diren zatiei eusten ahalegindu behar dugu", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.
Erregaien krisiak arrantza-sektorea astindu du: lehen ontziak geldirik, Ondarroan
Gasolioaren garestitzeak alturako flotaren zati bat portuan egotera behartu du. Bitartean, sektoreak bideragarritasuna bermatzeko laguntza gehiago eskatzen ditu.
Behargin bat hil da Goiaingo industrialdean, lan-istripuz
Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, eta bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.
Osasun Ministerioak bi bilera egingo ditu aste honetan, medikuen grebari buruz hitz egiteko
Ostegunean greba batzordearekin bilduko da, mobilizazioak eragin dituzten gatazka-puntuak aztertzeko. Ondoren, ostiralean, egoeraren berri emango die autonomia-erkidegoei Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluan.
Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espedientea aurkeztu du, eta 285 kaleratze iragarri
200 langile baino gehiago (152, Amurrion, eta 53, Trapagaranen) hitzartutako kaleratzeen bidez egotziko dituzte. Aldi baterako kontratudun langileak (80 bat), ordea, hilaren amaieran kaleratuko dituzte.
Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko
Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko.
Osasun mentala eta itxaron-zerrendak, Nafarroako lan-absentismoaren gorakadaren gakoak
Langileen % 67k ez zuen bajarik izan 2025ean, baina talde txiki batek biltzen ditu absentzia-egun gehienak, Absentismo Barometroaren arabera.
Esportazioak eta inportazioak % 4,5 eta % 6,1 murriztu dira, hurrenez hurren, urtarrilean Euskadin
2026ko lehenengo hilabeteko saldo komertziala positiboa izan da, 113,2 milioi eurokoa, eta esportazioen eta inportazioen arteko harremana neurtzen duen indizea % 105,5ekoa izan da.
Brenta % 13 jaitsi da, kolpetik, Trumpek Irango erasoak etengo dituela iragartzearekin bat; 100 dolar ingurura itzuli da gero
Trumpen iragarpena islatu egin da Ibex 35ean, saio erdian lehengoratu eta % 1,08 igo da, 16.893,9 punturaino.
Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara
Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei.