EAJk, PSEk eta PPk Bizkaiko aurrekontuak onartzeko pausoa eman dute
EAJ-PNV, PSE-EE eta PP alderdiak aurrekontuen inguruan adostutako hitzarmena gauzatzen hasi dira gaur eta Bizkaiko Batzar Nagusietan atzera bota dute EH Bilduk aurrekontuei aurkeztutako osoko zuzenketa.
Gernikako batzar-etxean egin den bilkuran EAJ eta PPko ahaldunek osoko zuzenketaren aurkako botoa eman dute. PSE-EEko ordezkariak, berriz, abstenitu egin dira.
Izapidetza hau gainditu ondoren, 2014 urterako Bizkaiko aurrekontuak datozen egunetan onartuko dira, bilkura berri batean. Orduan jorratuko dira, gainera, taldeek aurkeztutako zuzenketa partzialak.
PSE eta PPk Eusko Alderdi Jeltzalearekin adostu dute datorren urteko aurrekontuen onarpena. Alderdi Sozialistaren kasuan, 4,5 milioi euroko balioa duten zuzenketak hitzartu dituzte Foru Aldundiarekin. Alderdi Popularrak, berriz, milioi bat euro baino gehiagoko balioa duten zuzenketak hitzartu ditu.
Osoko zuzenketa
EH Bilduk aurkeztutako osoko zuzenketa izan da gaurko bilkuran jorratu den gai nagusia. Alderdi Popularrak ere osoko zuzenketa aurkeztea aurreikusi zuen, nahiz eta EAJrekin akordioa lortu ondoren, osoko zuzenketarik ez aurkeztea erabaki duen.
Eztabaidan, EH Bilduko ordezkaria den Irune Sotok hiru alderdien artean egondako “kromo aldaketa” salatu du eta Alderdi Sozialistari men eginez ondorengoa gaineratu du: “Ze merke saltzen duten batzuek euren burua!”. “PPri ezer gutxi geratu zaio, baina ezer baino hobe da”, esan du Sotok.
Lorea Bilbaok, EAJren ordezkariak, aurrekontuetan parte hartu nahi izan ez duen alderdi “bakarra” EH Bildu izatea kritikatu du, “proposamen bakar bat ere egin gabe”. “Aurkako zentzuan dabiltzanak zuek zarete, eta ez zarete horretaz ohartzen. Gainerako alderdiak beste liga batean gaude”, esan dio EH Bilduko ordezkariari.
Alderdi Popularreko Esther Martinezek gogora ekarri du hirugarren urtez babestu dituela euren alderdiak Bizkaiko aurrekontuak. “Desadostasunak izan arren, akordioak lor daitezkeela erakusten du hitzarmenak”, azpimarratu du.
Iñaki Egañak, PSE-EEko ahaldunak aurrekontuei eskainitako babesa “ez dela itsua” esan du eta “oposizioa” egiten jarraituko dutela gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.