2014an Euskadin BPGa % 8 haziko dela uste du Laboral Kutxak
Laboral Kutxaren arabera, 2014an Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan ekonomiak % 8ko hazkundea izango du, eta horrek langabezia tasaren jaitsiera ekarriko du. Hain zuzen ere, aurreikuspenen arabera, EAEn % 15,1ean kokatuko da langabezia tasa, datorren urtean; Nafarroan, berriz, % 17,6an. Prezioek igoera izango dute: EAEn % 1,2 igoko dira, eta Nafarroan, % 1,4.
Hala erakusten du behintzat, Bilbon gaur goizean Xabier Egibar Laboral Kutxaren Negozio Garapeneko zuzendariak eta Joseba Madariaga Ikerketen Saileko arduradunak aurkeztutako txostenak.
Ikerketa horretan Espainiako datuak ere jaso dituzte. 2014an BPGak % 0,6ko igoera izango du Espainian, kontsumoko prezioen indizeak % 1,1ekoa, eta langabezia tasa % 25,5ean kokatuko da.
Laboral Kutxaren iritziz, horrenbestez, "bukatutzat eman daiteke, 2007an krisia hasi zenetik, ekonomiak izandako atzeraldia". Hala ere, Egibarrek eta Madariagak argi utzi dute, 2013an barne produktu gordinak behera egingo duela: % 1,3, Espainian; % 1,4, Nafarroan, eta % 1,2, Euskal Autonomia Erkidegoan.
Beraz, 2014ra arte itxaron beharko dugu "ekonomiaren susperraldia" ikusteko. Datorren urtean, EAEn eta Nafarroan, BPGa % 0,8 haziko omen da.
Bukatzeko, txosten honen arabera, 2013aren bukaeran langabezia tasa, bataz beste, %15,7an kokatuko da Euskal Autonomia Erkidegoan, eta %18,3an, Nafarroan.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.