EAEko ekonomiak ez du aldaketarik izan uztaila eta iraila bitartean
Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Produktu Gordinak ez du aldaketarik izan 2013ko hirugarren hiruhilekoan, aurrekoarekin alderatuz (% 0). Urtaro eta egutegi eraginak kenduta, Eustaten aurrerapen-datuen arabera, datu hau Espainiako ekonomiarena baino hamarren bat txikiagoa da.
Iazko hiruhileko berarekin alderatuz, jaitsiera % 1,1ekoa da, bigarren hiruhilekoan baino lau hamarren gutxiago. Datua, Espainiako ekonomiarena baino hamarren bat hobea da.
Eskaintzaren ikuspuntutik, 2013ko hirugarren hiruhilekoan sektore guztiek izan dituzte urte arteko emaitza negatiboak. Eskariaren aldetik, kanpo sektorearen emaitza positiboa da oraindik, eta barne eskariak urte arteko emaitza negatiboa izan du.
Enpleguan ere tasa negatiboa izan da, bai aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuz eta baita aurreko hiruhilekoarekin ere.
EAEko ekonomiak “hondoa jo” duela esan du gaur Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailak ohar batean. Hala ere, suspertzea “oso motela eta arina” izango dela ohartarazi du.
Enpleguaren suntsiketa “moteldu” egin dela nabarmendu ondoren, “nazioarteko arriskuak” indarrean daudela ohartarazi du. Euskadiko enpresa asko “oso ahul” daudela esan du Jaurlaritzak
Zure interesekoa izan daiteke
Lehorteak eragindako bazka faltari aurre egiteko dirulaguntza zuzenak eskatu dituzte abeltzainek
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.
Albiste izango dira: Klima Aldaketa eta Nekazaritzaren Mahaia, afari solidarioak Donostian eta Ekialde Hurbileko gerra
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Eusko Jaurlaritzak Enagas konpainiaren % 1 erosi du, 45 bat milioi euroren truke
Erosketa hori Indartuz funtsaren bidez egindako lehen inbertsio zuzena da.
Bizkaiko metalgintzako enpresen % 20 kolokan egon daitezkeela ohartarazi du patronalak
Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioaren azken txostenaren arabera, enpresen errentagarritasunak eta inbertsioak behera egin dute, eta absentismoa % 10,4koa izan da 2026ko lehen seihilekoan.
Osakidetzako gehiengo sindikalak greba egingo du udazkenean, "kolektibo guztien" lan baldintzak hobetu ditzaten eskatzeko
SMEk Osasun Sailarekin hitzartutako akordioa "partziala" dela salatuta, LAB, SATSE, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek mobilizazioak egingo dituzte irailetik aurrera, "aparteko orduetan oinarritutako eredua ez delako jasangarria".
Zerga turistikoaren ordenantza onartuta, urtean 8 milioi euro biltzea espero du Donostiako Udalak
Jon Insausti alkateak esan duenez, helburu nagusia da hiria bisitatzen dutenek "zerbitzu publikoak, azpiegiturak, hiri-espazioak, segurtasuna eta beste jarduerak finantzatzen laguntzea, bisitarien eta donostiarren bizi-kalitatearen arteko oreka mantentzeko".
Martinezek ziurtatu du medikuen sindikatuarekin lortutako akordioa ez dela baztertzailea
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuaren hitzetan, Osakidetzako gainerako kolektibo profesional guztiekin hitz egiten jarraituko du. Iraileko mahai sektorialeko bilerara joateko deia egin die sindikatuen ordezkariei.