Krisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko 36.000 gazte ez dira ikasle ez langile

Krisi ekonomikoak eta langabeziak talde horren kopuruak gora egitea eragiten du.
EAEko 36.000 gazte ez dira ikasle ez langile. Argazkia: EFE
EAEko 36.000 gazte ez dira ikasle ez langile. Argazkia: EFE

16 eta 24 urte bitarteko EAEko 35.800 gaztek ez dute lanik egiten eta ezta ikasten ere, Eustatek eskainitako datuen arabera.

Krisi ekonomikoak eta langabeziak talde horren kopuruak gora egitea eragiten du.

Duela hamarkada bat hasi ziren soziologoak sektori sozial horren portaera ikertzen. Garapen bidean dauden herrialdetan bereziki garrantzitsua den sektorea da, baina 2008an hasi zen krisi ekonomikoa dela eta, gero eta gehiago zabaltzen ari da.

Langabezia tasa altua, eskola uztea, seme-alabak gazte izatea eta familien arazo sozioekonokikoak dira fenomeno horren arrazoi nagusiak. Espainian, lanik eta ikasketarik egiten ez duten gazteen tasa % 23,8 da, garai ekonomiko hobea zegoenaren bikoitza.

Europako Batasuneko batez bestekoa % 17 da, Eurostaten azken datuen arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jantokien greban ikasleek janaria kanpotik eramatea errespetatzeko eskatu du Pedrosak, ikastetxeak baimentzen badu

Ikastetxe publikoetako jantokietako beharginek lan-baldintzak hobetzea eskatzeko joan den astean egindako hiru greba egunen ondoren, martxoaren 10, 11 eta 12rako deitutakoan aurreko egoera ez dadin errepikatu galdegin du Hezkuntza sailburuak, izan ere, zenbait ikastetxetan etxetik eramandako janaria kendu zitzaien ikasleei. Pedrosak sindikatuei eta enpresei eskatu die "mahaitik ez altxatzeko" akordio batera iritsi arte, horretarako "oinarri ona" dutelako.

BARCELONA (ESPAÑA), 02/03/2026.- Los asistentes a su llegada a la vigésima edición del Mobile World Congress (MWC) en Barcelona, que comienza este lunes con la expectativa de que más de 100.000 visitantes pasen por el congreso, el principal evento mundial sobre tecnología ligada a la conectividad, en el que se congregan más de 2.900 expositores. EFE/Alberto Estévez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abian da MWCren hogeigarren ekitaldia Bartzelonan, fokua espazioan eta begirada 6G teknologian jarrita

Mobile World Congress kongresuak, konektibitateari lotutako teknologiari buruzko munduko hitzordu nagusiak, 2.900 erakusketari baino gehiago bilduko ditu. Bartzelonako Gran Via de Firako azoka-barrutian martxoaren 5era arte 100.000 bisitari baino gehiago biltzea espero da eta lurraldean 585 milioi euroko eragin ekonomikoa sortzea aurreikusten du, aurreko ekitaldian baino % 4,3 gehiago.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X