Euskalteleko langileak beste greba bat deitzea aztertzen ari dira
Euskalteleko langileek zenbait zerbitzu kanpora eramateko baldintzak zuzendaritzarekin negoziatuko ez dituztela eta protesta gehiago deitzea aztertzen ari direla jakinarazi dute.
Ehun bat beharginek elkarretaratzea egin dute Kutxabankek (Euskaltelen sozio nagusia) Bilbon duen egoitzaren aurrean gaur arratsaldean. "Zerbitzu batzuk kanpora eramatea onartuta, kaleratzeak izatea eta langileon baldintzak okerrera egitea onartzea izango litzateke", ohartarazi dute.
Alex Santos ELAko bozermaileak esan du zuzendaritzaren proposamena onartzea "aurrez grabatutako heriotza bat" dela, "ezkutupeko azpikontratazio bat".
Zuzendaritzarekin bi bilera egin ostean, lanuzte gehiago deitzea aztertzen ari dira langileak. "Beste greba bat deitzea pentsatzen ari gara; tentsio igotzen saiatuko gara, gatazkaren tenperaturak gora egingo du", azpimarratu du.
Después de haber mantenido dos reuniones con la dirección de la empresa que preside Alberto García Erauzkin, Santos ha anunciado estudian convocar más paros, después de las tres jornadas de huelga celebradas en diciembre.
"Zerbitzuak kanpora eraman da orain arte langile guztion artean eraikitako proiektua galdu egingo da eta esan behar dugu egun irabazi asko ematen jarraitzen duela", erantsi du Santosek.
Euskaltelek 500 langile inguru ditu eta sindikatuen eskaera horien guztien lanpostuak bermatzea da.
Zure interesekoa izan daiteke
Tubos Reunidosek 118,1 milioi galdu ditu 2025ean
Azken urtean, finantza-zor garbia 234,3 milioi eurotik 263,2 milioi eurora igo da, besteak beste, FASEE maileguaren interes kapitalizatuen eraginaren ondorioz.
KPIa % 3,3ra igo da martxoan, erregaien prezioen igoeraren ondorioz
Urte arteko KPIaren puntu bateko igoera hau 2022ko ekainaz geroztik izandako handiena da; inflazioa % 8,7tik % 10,2ra igo zen urte hartan.
"Gatazka piztu da berriro" Ertzaintzan, Euspelen arabera
Sindikatua hirugarren indarra izatetik lehen indarra izatera igaro da, 1.732 boto bildu eta 20 ordezkari eskuratuta. "Euspel ez da aldatuko lehen indarra izateagatik", esan du Joseba Saralegi Euspeleko ordezkariak.
Euspelek irabazi ditu Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak, eta 20 delegatu izango ditu
Esan bigarren indar gisa kokatu da, horrek ere 20 delegatu lortu baititu. ErNE, azken bi hamarkadetan EAEko polizia autonomikoan gehiengoa izan duen sindikatua, berriz, hirugarren postuan geratu da.
Greba Batzordeak eta Osasun Ministerioak elkarrizketei ekin diete berriro, bi asteko grebaren ostean
Alderdi guztien elkarrizketarako borondatea eskatu dute, Estatutu Markoa lortzeko.
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuko langileek greba egingo dute astelehenetik aurrera
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Brent upela % 2 igo da, 104 dolarreraino, Irango gatazkaren eboluzioaren zain
Asteazkenean, % 2,17 jaitsi zen, gerrari amaiera emateko negoziazioek aurrera egiteko aukerak bultzatuta, eta AEBk Irani ebazpen-plan bat proposatu baitzion. Iranek plana onartu ez, eta berea aurkeztu du.