Ontziolak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

La Navalek ontzi bat egiteko aurrekontratua lortu duela jakinarazi du

Langile batzordeak mobilizazioekin jarraituko du eta 24 orduko itxialdia egingo du ontziolan datorren asteartean.
Ontzi bat eraikitzen La Navalen. EITB.
Ontzi bat eraikitzen La Navalen. EITB.

Sestaoko La Naval ontziolako zuzendaritzak langile batzordeari jakinarazi dio ontzi berri bat egiteko aurrekontratu bat duela eta akordioa hilabeteko epean itxi daitekeela.

Sindikatuek janarazi duenez, La Navaleko presidente Javier Ojeda eta zuzendari Iñaki Irasuegi langileen ordezkariekin bildu dira gaur an karga berria lortzeko bideraturiko gestioen berri emateko.

Odubete inguru iraun duen bileran ez dute Sestaon egin daitekeen ontziari buruzko xehetasunik eman, ezta enkargua egingo lukeen armadoreari buruz ere, eta "zuhurtzia eta konfidentzialtasuna" argudiatu dituzte zehaztasunik ez emateko.

Halaber, une honetan egiten ari diren ontzia martxoan ematen denean, ontziolaren jarduera luzatuko luketen ontzi berriak lortzera zuzenduriko beste ekimen batzuen inguruko informazioa ere eman diote langile batzordeari.

Langile batzordeak beharginei adierazi die "dena berdin" ikusten duela, "askotan esan digutelako gauza bera". "Errealitatea da kontraturik gabe jarraitzen dugula", nabarmendu du.

Hori dela eta, mobilizazioak mantenduko direla jakinarazi du, eta datorren asteartean, otsailaren 18an, ontziolan 24 orduko itxialdia egingo dela iragarri du. Halaber, otsailaren 21ean elkarretaratze bat egingo da Eusko Legebiltzarraren aurrean, Gasteizen, eta langileak autobusez joango dira.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X