'Hercules' ontzia egin ondoren
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Navaleko 200 langile aldi baterako espedientean sartu dira gaur

Orain arte, enpresako 150 bat lagun langabezian izan dira, baina une zehatz batzuetan eta lan-kargaren arabera, enpresak langile horiek kontratatu izan ditu 'Hercules' ontzia eraikitzeko.
18:00 - 20:00
La Navalen, lan erregulazio txostena 20 langilerentzat

Sestaoko Navaleko 200 bat langile aldi baterako erregulazio espedientean sartuko dira gaur, ontziolak egin behar zuen azken lana amaitu ondoren. Guztira 236 pertsonak egiten dute lan Sestaoko ontziolan.

'Hercules' ontzia gaur entregatuko du Navalek eta, horrenbestez, 200 bat langile erregulazio egoeran sartuko dira. Azken urteetako zortzigarren espedientea da, langileen batzordeak jakitera eman duenez.

Orain arte 150 bat lagun langabezian izan dira, baina une zehatz batzuetan eta lan-kargaren arabera, enpresak langile horiek kontratatu izan ditu 'Hercules' ontzia eraikitzeko.

Lan batzordearen arabera, gaurtik aurrera ez da "inor ere" lanean egongo, mantentze-lanetarako behargin batzuk edota "ingeniari gutxi batzuk salbu".

Beharginek batzarra eta elkarretaratzea egin dute gaur goizean, ontziolaren bulegoen aurrean. Horrez gain, langileen batzordea zuzendaritzarekin batzartu da, baina ez dute kontratu gehiagoren berririk jaso.

Bestalde, langileek manifestazioa deitu dute biharko, Barakaldon, 19:00etatik aurrera. Ondoren, langileen batzordeko kideek 12 orduko itxialdia egingo dute Barakaldoko Udaletxean, Navaleko zuzendaritzari lan-karga eskatzeko.

Eskaera berrietarako negoziazioak, "aurrerantz"

Sestaoko La Navaleko batzordea asteazken honetan bildu da zuzendaritzarekin, eta eskaera berrien negoziazioak "aurrerantz" doazela azaldu die, baina "poliki-poliki", sindikatuek azaldu dutenez.

Bilera hori ontziolan izan da, gaur goizean, Bizkaiko ontziolak kontratatutako azkeneko ontzia eman ostean. 20 pertsona inguru gehiago sartu dira aldi baterako lan erregulazio-txosteneko espedientean, ekainera arte. Orain arte 235 langileetatik 110i eragiten zien.

Batzordeak informazioa eskatu dio zuzendaritzari, eskaera berriak lortzeko burutzen ari diren kudeaketen inguruan.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X