Sindikatuek manifestazioa egingo dute Bilbon hilaren 12an “gutxieneko soldataren alde”
Udan Legebiltzarrean aurkeztu zuten legegintzarako herri-ekimenaren aurka agertu zen Eusko Jaurlaritza. Sindikatuen ustez, eztabaida “gutxieneko demokratikoa” da eta, beraz, protesta egingo dute Jaurlaritzaren, EAJren eta PSE-EEren egoitzen aurrean.
Sindikatuek udan erregistratu zuten legegintzarako herri-ekimena Eusko Legebiltzarrean.
ELA, LAB, ESK, Steilas, HIRU eta Etxalde sindikatuek manifestazioa egingo dute azaroaren 12an Bilbon, lanbidearteko gutxieneko soldataren propoa izatearen aldeko legegintzarako herri-ekimena Eusko Legebiltzarrean eztabaidatzea eskatzeko.
Mobilizazioa 11:30ean hasiko da, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzaren aurrean. Ondoren, PSE-EEren egoitzaren aurrera joango da eta EAJren Sabin Etxearen aurrean amaituko da. Aukeratutako leloa "EAJ-PSE-Confebask, pobreziaren errudunak; SMI vasco ya!" izango da.
EAJk eta PSE-EEk uko egin zioten sindikatuek gutxieneko soldata propioaren alde Eusko Legebiltzarrean aurkeztu zuten legegintzarako herri-ekimena tramitera onartzeari. 138.495 sinadurak babestu zuten ekimena, eta, sindikatuen ustez, Ganberan eztabaidatzea "gutxieneko demokratikoa" da.
Ohar batean, sindikatu horiek gogorarazi dute "EAJk berariaz gutxieneko soldataren herri-ekimenarem aurkako iritzia publiko egin zuen". Sindikatuek "erabateko eskuduntza aldarrikatzea" eskatzen dute, "Estatuaren inongo esku-hartzerik gabe", eta, adierazi dutenez, "sindikatuen ekimena ez dator anbizio horrekin bat".
Horrez gainera, aipatzen dute "Eusko Jaurlaritzak ekimenaren aurkako txostena publiko egin" zuela "sindikatuek erabateko eskuduntza" eskatzen dutelako, "Espainiako merkatuaren batasuna urratzeko arriskua" dagoelako eta "gutxieneko soldataren gaiak patronalarekin adostasuna" exijitzen duelako". EAJ eta PSE-EE "Eusko Legebiltzarrean iruzur demokratikoa gerta daitekeela aurreratzen ari direla" salatu dute.
Sindikatuen hitzetan, horrelako herri-ekimenak dira "herritarrek politika egiteko duten mekanismo demokratikoa", eta "eztabaida ukatzea iruzurra" litzatekeela uste dute. Halaber, "politikaren ikuspegi elitista eta autoritarioa erakutsiko" lukela iritzi diote.
Haien aburuz, EAJ eta PSE-EE garaiz daude "herritarren ahotsari bide emateko" eta osoko bilkuran gutxieneko soldataren "herri-ekimena eztabaidatzea onartzeko". Sindikatuak prest daude Eusko Legebiltzarrean alderdien ekarpenak eztabaidatzeko; "alderdiek negoziatzeko prestasun horri bizkarra ematea ulertezina litzateke", haien esanetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.