Urrian, langabezia-tasa % 0,60 igo da EAEn, eta % 2,04, Nafarroan, iraileko datuekin alderatuta
2024ko urriko datuen aldean, ordea, 888 langabe gutxiago (% 0,82) daude EAEn, eta 1.129 gutxiago (% 3,75) Nafarroan. Bestalde, irailetik urrira, afiliazio-kopurua % 1,32 hazi da EAEn, eta % 0,89, Nafarroan.
Irailetik urrira gora egin du langabeziak Hego Euskal Herrian. Azken hilabetean 640 langabe gehiago (% 0,60) zenbatu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan, eta 579 gehiago Nafarroan (% 2,04 ), Espainiako Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioak astearte honetan zabaldutako datuen arabera.
2024ko urriko datuen aldean, ostera, 888 langabe gutxiago (% 0,82) daude EAEn, eta Nafarroan, 1.129 gutxiago (% 3,75).
Guztira, 107.609 langabe daude enplegu-bulegoetan izena emanda EAEn eta 28.959 Nafarroan.
Espainiako Estatuan, % 0,91 egin du gora langabeziak, aurreko hilabetean baino 22.101 pertsona gehiago baitaude lanik gabe. Azken urtebetean langabezia % 6,08 jaitsi da, iazko urrian baino 158.288 langabe gutxiago daude Espainiako enplegu bulegoetan izena emanda.
Gizarte Segurantzako afiliazioak gora egin du
Iraileko datuekin alderatuta, 13.400 pertsona gehiago daude (% 1,32) Gizarte Segurantzan izena emanda EAEn, Espainiako Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak gaur zabaldutako datuen arabera. Guztira, 1.031.670 afiliatu daude EAEn.
Iazko urriarekin alderatuta, 10.910 afiliatu gehiago daude EAEn (% 1,07).
Bestalde, 2.789 afiliatu (% 0,89) irabazi ditu Nafarroako Gizarte Segurantzak, eta iaz hilabete berean baino 4.408 gehiago (% 1,41) dira. Gauzak horrela, guztira, 317.152 pertsona daude Gizarte Segurantzan izena emanda Nafarroan.
Espainian 141.926 afiliatu gehiago daude (% 0,6) eta, guztira, 21.839.592 pertsona daude Gizarte Segurantzan izena emanda.
Eusko Jaurlaritzaren balorazioa
Eusko Jaurlaritzak azpimarratu duenez, 2024ko hilabete berarekin alderatuta, urrian langabeziak behera egin du. Joerari 13 hilabetez jarraian eutsi dio, irailarekin alderatuta gorakada "txikia" izan arren.
"Datuak zuhur hartu behar ditugu; izan ere, langabe-kopuruak pixka bat gora egin duen arren, 2024ko urriarekin alderatuta, agerikoa da langabeziak behera egiteko joera duela, eta urtebete baino gehiagoko epea dela", adierazi du Alfonso Gurpegui Enplegu eta Gizarteratze sailburuordeak.
Bestalde, adierazi du urtearteko balantzean langabeziak gora egiten duen talde bakarra langabeen taldea dela (+% 2,05), "eta horrek adierazten du hazkundea Lanbiden egindako inskripzio berrien ondorio dela, eta ez enplegu-galeraren ondorio".
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.