EAE-KO AURREKONTUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritzak EHUrekin duen "konpromiso irmoa" azpimarratu du Perez Iglesiasek

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuak nabarmendu duenez, Eusko Jaurlaritzak EHUri 2026an egingo dion ekarpen arrunta 339 milioi eurokoa da, aurtengo urtean baino % 6,9 gehiago bideratuta. Eta azaldu du unibertsitate publikoari esleitutako diru kantitatea inoizko handiena dela. 

consejero Juan Ignacio Perez Iglesias sailburua

Juan Ignacio Perez Iglesias Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburua, gaur, Eusko Legebiltzarrean. EITB

Eusko Jaurlaritzako sailburuak beren sailetako aurrekontuak Eusko Legebiltzarrean aurkezten ari diren honetan, gaurkoan Juan Ignacio Perez Iglesias Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuaren txanda izan da. Jaurlaritzak EHUrekiko duen konpromisoa erabatekoa dela nabarmendu du Perez Iglesiasek, eta horren erakusle da, bere esanetan, 2026an EHUri egingo dion ekarpen arrunta 339 milioi eurokoa izango dela (aurten baino % 6,9 handiagoa).

Perez Iglesiasek gaur goizean aurkeztu du, Eusko Legebiltzarreko Ogasun Batzordean, Eusko Jaurlaritzaren 2026rako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren aurrekontu-proiektua, 653,3 milioi eurokoa, aurtengoa baino % 6,6 handiagoa. 

Sailburuak azaldu duenez, aurkeztutako aurrekontu-proiektuak agerian uzten du Eusko Jaurlaritzak unibertsitatea, zientzia eta berrikuntzarekiko duen konpromisoa.

Pasa den astean, Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak salatu zuen Jaurlaritzak aurkeztutako aurrekontu-proiektuak EHU paralisira eramango duela. Horren aurrean, koalizio gobernuak unibertsitate publikoa indartzeko egindako ahalegina defendatu du Perez Iglesiasek. 

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak 495,2 milioi bideratuko ditu unibertsitate sistemara eta goi mailako beste hezkuntza zentroetara (Musikene, GOI, IMH, etab.), 151,6 milioi, ikerketa eta berrikuntzara, eta 6,3 milioi, beste alor batzuetara.

Inoizko kopuru handiena EHUri

Guztira, Jaurlaritzak 426 milioi euroko ekarpena egingo dio EHUri datorren urtean. Zenbateko horren banaketa honela egingo da: ohiko ekarpena (339 milioi), kontratu programa (42,7 milioi), irakasleen ordainsari osagarriak (19 milioi) eta Azpiegituren Urte Anitzerako Programa (25 milioi). 

Perez Iglesiasen arabera, ohiko ekarpenari dagokion zenbatekoa inoizko handiena da, aurtengoarekin alderatuta % 6,9 igo baita (2024tik 2025era % 5,2 handitu zen). Are gehiago, zehaztu du kontzeptu horri dagokionez azken 20 urteetako igoerarik handiena dela.

Imanol Pradales lehendakariak Perez Iglesiasen hitzak berretsi ditu.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

La secretaria general de Podemos, Ione Belarra, acompaña a los representantes del Comité de Empresa de Tubos Reunidos frente al Congreso de los Diputados, a 17 de junio de 2026, en Madrid (España). Podemos y el comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio (Álava) han presentado una iniciativa en el Congreso de Diputados, en la que se proponen medidas para asegurar la continuidad de la empresa, que actualmente se encuentra en concurso de acreedores.



Marta Fernández / Europa Press

17/6/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosko langileen batzordeak konpainiaren jarraipena bermatzeko eskatu du Diputatuen Kongresuan

Amurrioko lantegiko beharginen ordezkariak Diputatuen Kongresuko hainbat talderekin bildu dira, tartean Podemos eta EH Bildurekin, legez besteko proposamen bat aurkezteko. SEPIren zorra akzio bihurtzea eskatu dute, jarduera eta enplegua bermatzeko, hala nola plan industrial bat eta bankuei laguntzeko neurriak hartu ditzatela, besteak beste, BBVAri, akziodun eta hartzekodun gisa. Tubos Reunidosek 263 milioi euroko zorra duen hartzekodunen konkurtso bati aurre egin behar dio.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X