Horrelakoa izango da Bekadunen Estatutu berria: gastuak konpentsatzea, praktikaldiak mugatzea eta enpresei kontrol gehiago egitea
Espainiako Gobernuak Bekadunen Estatutuaren aurreproiektua onartu du, prestakuntza praktikoan daudenen eskubideak bermatzeko.
Ministroen Kontseiluak Lanetik kanpoko Prestakuntza Praktikoan dauden Pertsonen Estatutuaren aurreproiektua onartu du astearte honetan, lehen itzulian. Bekadunen Estatutua du izena arauak, eta enpresetan eta erakundeetan prestakuntza-praktikak egiten dituztenen babesa indartzea eta horrelako harremanetan gehiegikeriak saihestea du helburu.
Yolanda Diaz bigarren presidenteorde eta Lan ministroak azaldu duenez, helburua “Espainiako formazioa zer den eta bekadunek zeintzuk eskubide dituzten argi mugatzea” da. Gogorarazi duenez, 1,7 milioi pertsonak osatzen dute talde hori (hamar langiletik bat), eta % 22k 30 urte baino gehiago dituzte.
Gastuen konpentsazioa eta atsedenerako eta oporretarako eskubidea bermatu nahi ditu testuak, eta, horren arabera, isunak jarriko zaizkie baldintzak betetzen ez dituzten enpresei. Gainera, praktikarien kopurua % 20ra mugatuko du, eta bost pertsonako tutore bat egotea eskatzen du. Lanak prestakuntza planera egokitu beharko dira, eta ezin izango dira lan-eginkizunen ordezko izan.
Diazek “belaunaldi berrien lan-erreformatzat” jo du neurria, eta babesteko deia egin die talde parlamentarioei. Estatutua indarrean sartu baino lehen, Kongresuak onartu beharko du.
🔹 Gastuen konpentsazioa eta atsedenerako eskubidea
Estatutu berriaren arabera, praktiketan dauden pertsonek konpentsaziorako eskubidea izango dute beren jarduerak eragindako gastuengatik. Gainera, atsedenerako, oporrak izateko eta gainerako langileen zerbitzu berberak jasotzeko eskubidea izango dute, hala nola jantokiak eta atseden-gelak. Lan-inguruneko indarkeria- eta jazarpen-egoeren aurrean ere babestuta egongo dira.
🔹 Praktiken eta derrigorrezko tutoreen mugak
Arauak ezarritakoaren arabera, enpresa baten plantillaren % 20ko gehienezko muga ezingo du gainditu prestakuntza-aldian dauden pertsonen kopuruak, eta bost bekaduneko tutore bat izendatzera behartzen du. Esleitutako zereginak prestakuntza planera egokitu beharko dira, eta ezin izango dituzte enplegatu baten eginkizunak ordeztu.
🔹 Aplikazio-eremua
Estatutuak unibertsitate-ikasketei, lanbide-heziketari, arte- eta kirol-irakaskuntzei eta Espainiako Enplegu Sistemako espezialitateei lotutako praktikak hartzen ditu barnean. Curriculum barruko nahiz kanpoko praktikak arautzen ditu.
🔹 Kontrol eta ikuskapen gehiago
Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak praktikekin lotutako dokumentazio guztia eskuratu ahal izango du, eta berariazko kontrol-jarduerak egingo ditu enpresek baldintza berriak betetzen dituztela bermatzeko.
Testuak oraindik behar adina babes lortu behar ditu Kongresuko izapidea gainditzeko, indarrean sartu aurretik.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.