Basquetour
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritzak plan turistikoak martxan jarriko ditu

Merkataritza eta Turismo sailburuordeak proiektu honen garrantzia nabarmendu du, besteak beste, 2020 Euskal Turismoaren Plan Estrategikoko helburu batzuk garatzen dituelako.
Zarautz
Zarauzko hondartza. Argazkia: Lorentxo Portularrume

Eusko Jaurlaritzak, Basquetour-en bitartez, Aste Santuan hotelak, landa-turismoak eta turismo-bulegoak merkaturatzeko froga bat martxan jarriko du Euskadiko hiru lurraldeetan.

Itziar Epalza Merkataritza eta Turismo sailburuordeak proiektu honen garrantzia nabarmendu du, besteak beste, 2020 Euskal Turismoaren Plan Estrategikoko helburu batzuk garatzen dituelako, sail horrek jakitera eman duenez.

Helburu horien artean, bidaiarien nahiak asetzen dituen eskaintza jartzea, sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza eta produktu turistikoak bidaiarien erabakiak hartzeko "puntu beroetan" ipintzea.

Proiektua Euskadiko hoteletan, landa-etxeetan eta turismo-bulegoetan izandako plan edota esperientzia eskaintzak merkaturatzean datza, Astea Santuan, apirilaren 11etik 20ra bitartean, bidaiariek Euskadin ematen duen denboraldian gehien nahi dituzten esperientziak ezagutzeko eta erosteko.

Froga-pilotua Euskadiko sei hoteletan (hiru Bilbon, bi Donostian eta bat Gasteizen), Nekatur sareko sei landa-etxetan eta Itourbask sareko bost informazio-bulegotan (Getxo, Balmaseda, Gernika, Zarautz y Laguardia) garatuko dute.

 

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X