Bizkaiak 209 milioi euro bueltatuko ditu errentaren lehenengo egunean
Errenta eta Ondarearen kanpaina gaur hasi da Bizkaian, eta dagoeneko martxan daude zergadunei euren aitorpenak betetzen laguntzeko eskaintzen zaizkien zerbitzu guztiak, Bizkaiko Foru Aldundiak jakitera eman duenez. Gaur bertan 209 milioi euro bueltatzea espero du Bizkaiko Ogasunak.
Gaur hasi eta ekainaren 30ean amaituko da aitorpena egiteko kanpaina. Bizkaiko Ogasun eta Finantzen diputatuaren hitzetan, kanpaina "oso finkatuta dago eta Aldundiko taldeek oso landuta daukate"; beraz, aurreko ekitaldietako ibilbidea ikusita, aurtengoa ere "ezustekorik gabe igarotzea" espero du Aldundiak.
Edozelan ere, eta kanpaina, modu ofizialean, maiatzaren 5etik ekainaren 30era doan arren, martxoan 350.000 aitorpen Foru Ogasunak eginda bidali zizkien etxera beste horrenbeste zergaduni, doan. Ogasunak dituen bulego guztietan informazioa ere eskaini zaie zergadun guztiei, bai Bilboko egoitza nagusian, bai Sailak Bizkaian dituen bulegoetan, Balmaseda, Basauri, Durango, Gernika-Lumo, Getxo nahiz Mungiakoan, alegia.
Gaurtik aurrera Internet bidez ere aurkeztu ahal izango da aitorpena, www.bizkaia.net/renta webean eskuragarri dagoen programa informatiko ofiziala deskargatuta; horrez gain, aitorpena ere Foru Ogasunak ikuskatzen dituen 6 finantza-erakunde laguntzaileetan egin ahal izango da (Kutxabank, Laboral Kutxa, BBVA, Banco Santander, Caixabank eta Banco Sabadell). Erakunde horien 300 sukurtsaletan eskainiko da zerbitzua, zeregin horretarako sukurtsaloi atxikitako hainbat teknikariren bidez.
Jose Maria Iruarrizagak adierazi duenez, PFEZaren kanpaina honetan 596.000 aitorpen jasoko direla aurreikusten da: haietatik % 79 inguru itzultzekoak izango dira (515 milioi euro) eta gainerakoak, % 21, ordaintzekoak (194 milioi euro).Aitorpen horietatik guztietatik erdia baino gehiago —350.000— Foru Ogasunak zergadunei beren etxeetara bidalitakoak direla.
Ondarearen gaineko Zerga dela eta, 80,5 milioi euro biltzea aurreikusten da, 7.500 zergadunek egin behar baitute zerga horri dagokion aitorpena.
Diputatuak zehaztu du Errenta eta Ondarearen aurtengo kanpainak berritasun handiak dakartzala, lehenengoz aplikatuko baitira zerga-iruzurraren kontrako neurri berriak zein Ondarearen gaineko Zerga berria: Batzar Nagusiak 2013ko otsailean onetsi zituen horiek guztiak.Zure interesekoa izan daiteke
Espainiak gasolio-, gasolina- eta keroseno-erreserbak ditu ia 100 egunerako
Sara Aagesen hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak berretsi du Espainiako gas- eta petrolio-merkatuak "lasai eta normal" funtzionatzen ari direla.
Espainiako Gobernuak 107 milioi inbertituko ditu Multiverse Computing enpresa donostiarrean
2025ean, Eraldaketa Teknologikorako Espainiako Sozietateak bere babesa eman zion konpainiari 59,2 milioi euroko inbertsioarekin, AAri lotuta aurrerapen teknologikoak sustatzeko helburuarekin.
Bizkaiko Aldundiak iragarritako aldaketa fiskalek langileen artean desberdintasunak sortzen dituztela salatu du ELAk
Aldundiak beherapen fiskalak eskaini nahi ditu enpresak bertan errotzeko eta langileak erakartzeko. ELAren arabera, "enpresarien zerbitzura" egindako neurriak dira, eta langileen artean ezberdintasunak sortuko dituzte.
Araban, AP-68a % 70 merkeago izango dute autoek, eta % 50, kamioiek
Foru Aldundiak azaroan hartuko du bere gain bide horren Arabako zatiaren kudeaketa. Tarifen helburua lurraldeko gaitasun handiko bideen "zaintzeko eta modernizatzeko baliabideak biltzea" izango dela adierazi du.
Osakidetzak deitutako EPEaren azterketak gainditu dutenen batez besteko tasa % 90 ingurukoa da
Epaimahaiek berehala zuzentzen dituzte azterketak, eta Osakidetzak egun berean edo hurrengo egunean argitaratzen ditu notak. Normaltasunez eta gorabeherarik gabe egin dituzte probak.
Osakidetzako EPEaren azken egun handia BECen
Guztira, 13.112 pertsonak eman dute izena Erizaintzako hautaprobak egiteko. Administrari laguntzaile (16.728 hautagai) eta administrari (9.821) lanpostuak betetzeko azterketak ere egin dituzte goizean.
Kutxa Fundazioak Elgoibarko Geminis enpresa erosi du
Lehendik erosita zuen Itziarko Gurutzpe enpresarekin batzea da operazioaren asmoa, talde indartsu baten bidez nazioartean lehiatu ahal izateko. Guztira 70 milioi euro fakturatzea espero dute.
Medikuek "benetako negoziazioa" eskatu dute, "greba mugagabea saihestu" nahi bada
"Lanbidearen garrantzia eta berezitasuna onartua izan arte", mobilizatzen jarraituko dutela ziurtatu du Euskadiko Medikuen Sindikatuak.
Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan
Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.
Abian da Osakidetzako inoizko lan eskaintzarik handiena: 100.000 hautagai 3.700 lanpostutarako
Bederatzi kategoria profesionaletarako azterketak egingo dira BECen: Administrazioko eta kudeaketako goi mailako teknikaria, Fisioterapeuta, Laborategiko teknikari espezialista, Zeladorea, Erizaintzako laguntzailea, Zerbitzuetako langilea, Erizaina, Administrazioko laguntzailea eta Administraria.