Bizkaiko metalaren jarduera % 2,3 haziko da 2014an
Metalaren Bizkaiko Enpresen Federazioaren aurreikuspenen arabera, Bizkaiko sektorean batez besteko jarduera % 2,3 haziko da aurten, iaz izandako % 4,2ko erorketaren ostean, nahiz eta lanpostuak sortu ez edota izaera negatiboa izan dezakeen, Jose Luis Lopez Gil presidentearen arabera.
Bilbon bilera orokorra egin dutela eta, patronalak astearte honetan txosten bat aurkeztu du, kide diren enpresa askori buruz apirilaren amaieran egindakoa.
Txosten horretan, enpresa askok soldaten bilakaerari buruzko kezka azaltzen dute, hazkuntza jakin batzuek lehiakortasunean eragin dezaketela uste izanda.
Patronalaren arabera, soldataren gehikuntzaren puntu bakoitzak enpresa horientzako gastuak 20 milioi euro gehiagotan handitzea dakar.
Txostenaren arabera, enpresen % 10ek langile kopurua murriztu behar dutela uste dute, % 8,5, aldiz, handitu egin behar dituztelakoan daude.
Zure interesekoa izan daiteke
SMU medikuen sindikatuak deitutako grebaren jarraipena % 4koa da, Osakidetzaren arabera
Repsolek auzitara eraman ditu Endesa, Iberdrola, Naturgy eta Red Electrica, itzalaldiagatik
Etxebizitzaren prezioak markak hautsi ditu berriro: 6.662 €/m2 Donostian eta 4.102 €/m2 Gipuzkoan
Espainiako Gobernuak bihar onartuko du gutxieneko soldata 1.286 eurora igotzea