2015eko Aurrekontuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadi % 1,7 haziko da 2015. urtean eta 5.400 lanpostu sortuko dira

Gobernu bileraren ondorengo agerraldian, Gatzagaetxebarriak 2015eko Aurrekontuak egiteko ildo nagusiak aurkeztu ditu gaur.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Jaurlaritzak 2015eko gidalerro ekonomikoak onartu ditu

Ricardo Gatzagaetxebarria Jaurlaritzako Finantza sailburuak aurreratu duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Produktuak % 1,7ko hazkundea izango du datorren urtean.

Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Produktu Gordina % 1,7 haziko da datorren urtean, gaur Eusko Jaurlaritzak iragarri duenez. Horrez gain, 5.000 bat lanpostu berri sortuko dira 2015. urtean eta langabezia-tasa % 15,6an kokatuko da urte amaieran.

Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak eta Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun eta Finantza sailburuak agerraldia egin dute Gasteizen, datorren urteko Aurrekontuak egiteko ildo nagusiak aurkezteko.

Gatzagaetxebarriak gogoratu duenez, iragan urtean BPGk % 1,2ko jaitsiera pairatu zuen, baina, urteko azken hiruhilekoan hazkundea izan zen, "eta hori kontuan hartu beharreko datua da".

2014ko lehen hiru hilabeteetan ere hazkundea izan dela nabarmendu du sailburuak (% 0,3).

Horrenbestez, euskal ekonomiak "hobekuntza txikia" bizi duela adierazi du Gatzagaetxebarriak: 2014. urtean BPGren %1eko igoera aurreikusi du Jaurlaritzak eta, 2015. urteari begira, % 1,7ekoa. "Hazkunde moderatua da gure ekonomiarentzat", adierazi du.

Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera, Industria % 2,8 haziko da 2015. urtean, Zerbitzuek % 1,6ko gorakada biziko dute eta eraikuntza sektorearen beherakada txikia izango da (% 0,2).

Enpleguari dagokionez, 2014. urtean ez dela enplegu garbirik sortu edo suntsituko azpimarratu du. Urtea % 15,8ko langabezia-tasarekin itxiko dugu. Datorren urtean, enplegua % 0,6 haziko da, eta langabezia-datua % 15,6an kokatuko da.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

La secretaria general de Podemos, Ione Belarra, acompaña a los representantes del Comité de Empresa de Tubos Reunidos frente al Congreso de los Diputados, a 17 de junio de 2026, en Madrid (España). Podemos y el comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio (Álava) han presentado una iniciativa en el Congreso de Diputados, en la que se proponen medidas para asegurar la continuidad de la empresa, que actualmente se encuentra en concurso de acreedores.



Marta Fernández / Europa Press

17/6/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosko langileen batzordeak konpainiaren jarraipena bermatzeko eskatu du Diputatuen Kongresuan

Amurrioko lantegiko beharginen ordezkariak Diputatuen Kongresuko hainbat talderekin bildu dira, tartean Podemos eta EH Bildurekin, legez besteko proposamen bat aurkezteko. SEPIren zorra akzio bihurtzea eskatu dute, jarduera eta enplegua bermatzeko, hala nola plan industrial bat eta bankuei laguntzeko neurriak hartu ditzatela, besteak beste, BBVAri, akziodun eta hartzekodun gisa. Tubos Reunidosek 263 milioi euroko zorra duen hartzekodunen konkurtso bati aurre egin behar dio.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X