Nafarroako Parlamentua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PPk bakarrik babestu du Nafarroako Gobernuaren erreforma fiskala

Erreforma kritikatu aurretik edukia ondo aztertzeko eskatu dio Yolanda Barcina presidenteak oposizioari.
Yolanda Barcina Nafarroako presidentea. Efe.
Yolanda Barcina Nafarroako presidentea. Efe.

Nafarroako Gobernuak erreforma fiskala egiteko aurkeztutako proposamenak PPren babesa bakarrik jaso du Nafarroako Parlamentuan. Babes hori ez da nahikoa erreforma aurrera ateratzeko.

Proposamena asteazkenean aurkeztu zuen Gobernuak. PPk salbu, gainerako taldeek erreformaren funtsa kritikatu dute Mariano Rajoyren Gobernuak jarritako bideari jarraitzen diola uste dutelako eta lege-proiektu bezala aurkeztu ez dutelako. PPk bat egin du azken kritika horrekin.

Proposamena kritikatu aurretik edukia ondo aztertzeko eskatu die Yolanda Barcina (UPN) presidenteak talde guztiei.

Erreformak Gobernu zentralaren ardatzei jarraitzea ukatu du Barcinak, eta oposizioari "seriotasunez" aritzeko eta proposamenaren mamia aztertu eta alderatzeko esan die. Barcinaren esanetan, erreforma Nafarroakoa "bertakoa" da, eta Gobernuak "hilabeteak" eman ditu proposamena prestatzen.

PFEZ eta Sozietateen zerga

Nafarroako Gobernuak "osoko erreforma fiskala" egiteko proposamena aurkeztu zuen asteazkenean. Proposamen horren arabera, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ) osatzen duten 10 tarteetan murrizketak egingo dira, eta sozietateen zerga % 20koa izango da.

Proposamenak 70 milioi euroko kostua du, diru-sarrera publikoetan izango duen eragina aztertu aurretik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasierarako" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean, Barredok azaldu du Bazka Mahaia oraindik deituta ez dagoen arren, horrek ez duela esan nahi atzerapenak egongo direnik: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X