Europako Batzordea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Armintzan plataforma eoliko bat eraikitzeko 33 milioi bideratu dituzte

Bizkaiko golkoan, itsaso zabalean, plataforma eoliko bat egiteko 33,4 milioi eman ditu Europako Batzordeak. Bost megawatteko bi aerosorgailu izango ditu, eta bi megawatteko beste bi.
Plataforma eoliko bat itsaso zabalean. Artxiboko irudia: EiTB
Plataforma eoliko bat itsaso zabalean. Artxiboko irudia: EiTB

Bizkaiko golkoko itsaso zabalean, Armintzan (Bizkaia), plataforma eoliko bat eraikitzeko 33,4 milioi euro bideratu ditu gaur Europako Batzordeak. Plataformak bost megawatteko bi aerosorgailu izango ditu, eta bi megawatteko beste bi.

Guztira, Batzordeak 96,6 milioi euro emango ditu Euskadin, Andaluzian eta Kanariar Uharteetan hiru proiektu gauzatzeko. Diru-laguntzak NER300 energia berriztagarrien ekimen berritzaileak finantzatzeko programaren parte dira.

Horrela, 19 proiektuk EBren finantziazioa jasoko dute. Guztira, 19 egitasmoetan 1.000 milioi euro inbertituko ditu Europak. Gainera, inbertsio pribatuak beste 900 milioi euroko ekarpena egitea espero dute, Connie Hedegaard Klima Ekintzaren komisarioak prentsaurrekoan azaldu duenez.

19 egitasmo

19 proiektuak EBko 12 estatutan egingo dituzte: Kroazia, Txipre, Danimarka, Estonia, Frantzia, Irlanda, Italia, Letonia, Portugal, Espainia, Suedia eta Erresuma Batua.

"Egitasmo horiekin klima babesten eta ikuspuntu energetikotik Europa burujabeago bat egiten lagunduko dugu", ziurtatu du Hedegaardek.

Aukeratutako ekimenek EBko energia berriztagarrien urteko produkzioa handituko dutela uste du Europako Batzordeak.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X