Fiskaltzak hiru Aldundiak ikertuko ditu, 'opor fiskalen' harian
EAEko Fiskaltzak izapideak hasi ditu hiru Aldundiek opor fiskalen isuna ordaintzeko atzerapenean izan zuten jarrera aztertzeko. Isuna Europar Batasunak jarri zion Espainiari, 90eko hamarkadan enpresei emandako diru laguntzengatik ('opor fiskalak' izenaz ezagunak).
Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiak Aldundien azalpenak entzungo ditu udaren ostean eta, ondoren, arduragabekeriaz jokatu zuten ala ez erabakiko du.
ELA sindikatuak txosten bat helarazi zion Fiskaltzari, Aldundiek Europako auzitegiek laguntzak berreskuratzeko emandako aginduari "entzungor" egiteko erabakiaz.
Txosten horretan, sindikatuak argi utzi zien Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak zigortu zuena laguntzak berreskuratzean izandako atzerapena izan zela, eta ez laguntza horiek ematea onartu izana.
ELA-k Europar Batasuneko epaiek agindutakoa atzeratzeko edo ez betetzeko egon zitezkeen interes politikoak salatu zituen txostenean.
Zure interesekoa izan daiteke
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako