Etxebizitza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bigarren eskuko etxebizitzaren prezioa % 0,8 igo da EAEn uztailean

Nafarroan, aldiz, erabilitako etxebizitzaren prezioak % 2,2ko beherakada izan du. Estatuko beherakadarik handiena da, Foru Erkidegoarena.
Argazkia: EiTB.
Argazkia: EiTB.

Bigarren eskuko etxebizitzaren prezioa % 0,8 igo da EAEn uztailean, eta metro koadroko 2.951 eurotan kokatu da, Estatuko altuena eta batez bestekoa baino % 79,9 handiagoa (uztailean bertan, metro koadroko 1.641 euroko prezioa da batez besteko hori). Nafarroan, aldiz, erabilitako etxebizitzaren prezioak % 2,2ko beherakada izan du. Estatuko beherakadarik handiena da, Foru Erkidegoarena.

EAEri dagokionez, fotocasa.es atari inmobiliarioak prensa oharrean jakinarazi duenez, Gipuzkoan % 0,5 igo da prezioa, eta Bizkaian 0,1, Araban, berriz, % 0,3 jaitsi da.

Zazpi hilabetez jarraian, metro koadroko 3.000 euroko muga gainditu gabe

Webguneak nabarmendu duenez, EAEko batez besteko prezioak zazpi hilabete daramatza metro koadroko 3.000 euroko muga gainditu gabe. Euskadiren maximoa, bigarren eskuko etxebizitzaren salneurrian, 2006ko otsailean jazo zen, eta metro koadroko 4.392 eurokoa izan zen. Ordutik hona, beherakada % 32,8koa izan da.

Nafarroan, % 2,2ko beherakada

Nafarroan, bitartean, Estatuko beherakadarik handiena egon da. Uztailean, % 2,2 jaitsi da erabilitako etxebizitzaren salneurria.

Zure interesekoa izan daiteke

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X