Txostena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gipuzkoan soldatak 1994tik bikoiztu egin direla esan du Adegik

Urtean betez beste % 3,58 igo dira soldatak Gipuzkoan, Espainiako gainerako lurraldeetan, aldiz, % 3,06, Gipuzkoako patronalaren txostenaren arabera.
MAM-eko argazkia: langileaktrabajadores_
Artxiboko irudia. EFE

Adegi Gipuzkoako patronalak astelehen honetan esan duenez, urtean betez beste % 3,58 igo dira soldatak Gipuzkoan, Espainiako gainerako lurraldeetan, aldiz, % 3,06, 1995 eta 2013 urteen artean. Lurraldean soldatak “bikoiztu” egin direla nabarmendu du.

Datu horiek Adegik egindako txosten batean jasota daude. Txosten horretan, epe horretan negoziazio kolektiboan soldatek eta lanaldiek Gipuzkoan eta Espainian izandako bilakaera aztertu dute, patronalak ohar batean jakitera eman duenez.

Analisiaren arabera, soldatek % 95 egin dute gora denboraldi horretan. 17 puntutan gainditzen du nazioko betez bestekoaren hazkuntza (% 77,5).

Inflazioagatik izandako igoera % 66 goitik dago, ondorioz, soldaten erosteko ahalmena 29 puntutan igo da Gipuzkoan, Espainiako gainerako lurraldeetan, berriz 11 puntutan.

Adegiren hitzetan, desberdintasun horiek hazi egin dira krisian, Gipuzkoan soldaten euskarria 2013an hasi zelako (Espainiako beste lurraldeetan 2010ean). Ondorioz, hitzarmenak urtean batez beste 0,93 puntutan gainditzen ditu gainerako lurraldeetakoak.

Lanaldiak “jaitsi egin dira”

Halere, txostenean irakur daiteke3nez, lanaldiek “murrizketa indartsuak” erakutsi dituzte, batik bat 2000 urteaz geroztik, eta Gipuzkoan negoziatutako batez besteko lanaldia 40 ordu baxuagoa da, Espainiakoarekin alderatuta.

Orain arte, urtean batez beste soldatak % 0,65 igo dira Gipuzkoan, nazioan batez bestekoa % 0,54 dela.

Hala eta guztiz ere, Gipuzkoan batez besteko lanaldia 34 ordukoa da, Espainiako beste lurraldeetan (25 ordu) baino handiagoa, gipuzkoarrek guztira lan egindako orduak (1.704) nazioko batez bestekoa (1.754) baino baxuagoa izan arren.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sara Lizeaga, medikua: "Gure aldarrikapen gehienak hemen konpon litezke, eta Jaurlaritzari dagokio hori egitea"

Medikuen Eskubideen Aldeko Elkartearen eta Medikuen Mugimendu Unitarioaren izenean, Sara Lizeaga Donostia Ospitaleko medikuak hitz egin du hedabideen aurrean, gaur arratsaldean. Esan du euren "aldarrikapen gehienak" Eusko Jaurlaritzak bideratu ditzakeela. "Osasun sailari dagokio hori egitea, Ministerioari bereak konpontzeko eskatu baino lehen", adierazi du. Halaber, ohartarazi du "greba mugagabe bat ez beste alternatibarik" ez zaiela geratzen.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Alberto Martinezek 16 erkidegok dokumentu bateratua sinatu dutela jakinarazi du, osasun-arloko tirabiren erdian

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak azaldu duenez, 16 autonomia erkidegok dokumentu komun bat sinatu dute, eta Lurraldearteko Osasun Bileran lehen puntu gisa jorratuko da. Osasun Ministerioari egindako kritikak azpimarratu ditu, profesionalekin eta autonomia erkidegoekin akordiorik lortu ez izana egotzita, eta azpimarratu du ministroa "inor barik" geratu dela gatazkaren kudeaketan.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Monica Garcia: "Espainiako Gobernuak bere esku zegoena egin du eta orain erkidegoek dute osasun arloko gatazka onbideratzeko giltza"

Monica Garcia Osasun ministroak adierazi duenez, Espainiako Gobernuak bete egin du jada estatutu markoaren erreforman zuen egiteko zatia, eta ziurtatu du orain autonomia erkidegoei dagokiela medikuen lan-baldintzak hobetzeko erantzukizuna beren gain hartzea. Garciak azpimarratu du autonomiek dutela "gatazkaren giltza", eskumena baitute guardien ordainsariak eta lanaldiak arautzeko eta profesionalekin elkarrizketa mahaiak antolatzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X