Funtzionarioen soldata bosgarren urtez jarraian izoztu du Gobernuak
2015ko aurrekontuetan funtzionario publikoen soldatak berriro izoztuko ditu Espainiako Gobernuak, baina funtsezko zerbitzuetan langileak ordezkatzeko tasa % 10etik % 20ra igoko duela iragarri du.
Funtzio publikoaren sindikatu nagusietako (CSI-F, UGT eta CCOO) ordezkariak Ogasun Ministerioko arduradunekin bildu dira datorren urteko aurrekontuen eragina azaltzeko.
Egoeraren aurrean lanuzteak eta mobilizazioak baztertzen ez dituztela ziurtatu dute sindikatuetako ordezkariek. Azken urteetan funtzionarioen soldata izoztuta egon dela gogorarazi dute sindikatuek.
Seigarren ekitaldia soldaten igoerarik gabe
Horrela, langile publikoen soldatek izoztuta jarraituko dute bosgarren urtez jarraian. Ondorioz, sei urte igaroko dira soldaten igoerarik gabe; izan ere, 2011-2015 epeko izozteari 2010eko soldaten murrizketa gehitu behar zaio. Gobernu sozialistak % 5-7ko murrizketa aplikatu zuen funtzionarioen soldatetan. Era berean, Gabonetako aparteko soldata bertan behera utzi zuen Mariano Rajoyren Exekutiboak 2012an.
Hala ere, 2012ko Gabonetako aparteko soldataren % 25 funtzionarioei itzultzeko borondatea azaldu die Ogasun Ministerioak sindikatuei. Sindikatuen hitzetan, neurria "eufemismo" bat da, administrazio ugaritan epaitegiak dirua bueltatzera behartzen ari direlako.
Funtzionarioak ordezkatzeko tasa (bajak eta erretiroak gertatzen direnean) % 10etik % 20ra igotzeko borondatea agertu du Ogasun Ministerioak funtsezko zerbitzuetan, besteak beste, Osasunean, Hezkuntzan eta Segurtasun Indarretan.
Zure interesekoa izan daiteke
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Brent upela % 2 igo da, 104 dolarreraino, Irango gatazkaren eboluzioaren zain
Asteazkenean, % 2,17 jaitsi zen, gerrari amaiera emateko negoziazioek aurrera egiteko aukerak bultzatuta, eta AEBk Irani ebazpen-plan bat proposatu baitzion. Iranek plana onartu ez, eta berea aurkeztu du.
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.
Erregaien krisiak arrantza-sektorea astindu du: lehen ontziak geldirik, Ondarroan
Gasolioaren garestitzeak alturako flotaren zati bat portuan egotera behartu du. Bitartean, sektoreak bideragarritasuna bermatzeko laguntza gehiago eskatzen ditu.
Behargin bat hil da Goiaingo industrialdean, lan-istripuz
Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, eta bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.
Osasun Ministerioak bi bilera egingo ditu aste honetan, medikuen grebari buruz hitz egiteko
Ostegunean greba batzordearekin bilduko da, mobilizazioak eragin dituzten gatazka-puntuak aztertzeko. Ondoren, ostiralean, egoeraren berri emango die autonomia-erkidegoei Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluan.
Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espedientea aurkeztu du, eta 285 kaleratze iragarri
200 langile baino gehiago (152, Amurrion, eta 53, Trapagaranen) hitzartutako kaleratzeen bidez egotziko dituzte. Aldi baterako kontratudun langileak (80 bat), ordea, hilaren amaieran kaleratuko dituzte.
Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko
Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko.
Osasun mentala eta itxaron-zerrendak, Nafarroako lan-absentismoaren gorakadaren gakoak
Langileen % 67k ez zuen bajarik izan 2025ean, baina talde txiki batek biltzen ditu absentzia-egun gehienak, Absentismo Barometroaren arabera.