Burtsak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Galera txikiak izan dira burtsan, goizeko beherakadaren ostean

Ibex 35ek % 4,23 egin du behera saio erdian, baina itxieran %1,72koak ziren galerak. Europako gainerako burtsak ere zenbaki gorritan geratu dira.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Zergatik gertatu da bigarren egunez burtsen beherakada?

Espainiako burtsa aldapan behera joan da gaur goizean. Hain zuzen ere, Ibex 35ek % 4,23 egin du behera saio erdian, eta 9.500 puntuko mugatik erori da. Itxierarako, ordea, buelta eman dio egoerari, eta galerak % 1,72an geratu dira (9.669,7 puntu).

Adierazle espainiarrak jaso du zigor handiena, baina Europako gainerako burtsa gehienak ere zenbaki gorritan geratu dira. Adibidez, Parisek % 0,54 galdu du (eguerdian % 2,5 jaisten ari zen), Frankfurtek % 0,13ko igoera izan du (% 1,9 erortzen ari zen), eta, Londresek % 0,25eko galera izan du (% 1,5, eguerdian).

Victoria Torre Selfank konpainiako adituaren ustez, inbertitzaileak atzeraldi ekonomikoaren beldur direlako ari dira burtsak behera egiten.

Horren esanetan, gaurko saioa "giltzarri" da, atzo urduritasun handia bizi izan baitzen Europako burtsa nagusietan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X