Kutxabankek Espainiako notarik onena lortu du bankuen estres probetan
Kutxabankek lortu du, Banca Marchekin batera, Europako bankuen estres probetan Espainiako notarik onena, baina behin betiko emaitzak datorren igandean emango dituzte jakitera, finantza iturrien arabera.
Europako sei herrialdetako 11 bankuk gutxienez (Espainiako bat bera ere) ez dituzte estres azterketak gainditu. Europako Banku Zentralak (EBZ) eta Europako Banku Agintaritzak egin dizkiete erakunde horiei kaudimen probak.
Oraindik baieztapen ofizialik ez badago ere, EBZk 128 erakunde aztertu ditu eta gutxienez sei bankuk ez diote % 5,5eko gutxieneko kapitalari eutsi estres probaren ostean.
Greziako hiru bankuk, Italiako hiruk, Austriako bik, Zipreko batek, Portugalgo batek eta Belgikako beste batek ez dituzte probak gainditu, baina emaitzen bat aldatzea ez dute baztertu. Horrela, datuak berriz aztertzeko aukera dago, iturri horien arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako