2015ean prezioak izoztuko dira, lehen aldiz krisia hasi zenetik
Kontsumorako Prezioen Indizeak balore negatiboetan itxi du urtea, sei hilabetez behera egin baitu (uztailetik azarora). Abenduko datua ikusita, urtea % 1,1eko datu negatiboarekin amaituko da. Iaz, berriz, KPIk % 1,4ko igoerarekin amaitu zuen urtea.
Erregaien beherakada da prezioen jaitsiera eragingo duen arrazoi nagusia. Horrek ere herritarrei atsedena emango die, zerbitzu publikoen prezioak izoztu egingo baitituzte 2015ean. Krisia hasi zenetik, 2007tik, prezioek gora egin dute urtero.

ARGINDARRA ETA GASA
Argindarraren fakturaren ordainsariak izoztu egin ditu Rajoyren Gobernuak. Hortaz, erabiltzaileek beherakadak izan dituzte euren fakturetan urte hasieran (adituen ustez, % 4 murriztuko dira argindarraren fakturak 2015eko lehen seihilekoan). Urtea ere beherakadekin amaituko du argindarrak (% 4,9).
Gasari dagokionez, urte hasieran % 3 jaitsiko dira fakturak, petrolioaren beherakadaren eraginez. Industriak ez ditu gas naturalaren ordainsariak igoko, eta horrek ere eragina izango du erabiltzaileengan.
Butano-botilaren prezioa ere egonkor mantenduko da, 17,5 eurotan, martxora bitartean. Udaberritik aurrera, baliteke prezioek behera egitea.
ERREGAIAK
Europar Batzordearen kalkuluen arabera, azken hamabi hilabeteetan erregaiek % 15 behera egin dute. Hau da, 50 litroko erregai-tanga bat betetzea iaz baino 10 euro merkeagoa da orain.
Erregaien zerba bereziak ez dituztela ukituko iragarri du dagoeneko Espainiako Gobernuak.
UDAL TASA
Hego Euskal Herriko hiriburuetan, Udal guztiek tasak eta prezioak izoztea erabaki dute.
Osoko bilkuretan, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, zerbitzu publikoen prezioak ez igotzea erabaki zuten zinegotziek. Hortaz, garraio publikoa, uraren prezioa edota zaborren tasak, besteak beste, bere horretan geratuko dira 2015ean.
Bilboko Metroak ere txartelak izoztea erabaki du. Bilbobusen ere ez dituzte prezioak igoko, eta hileroko tarifa berria abian jarriko dute, Gazte Bilbao, alegia.
Donostian, Ekonomia-Jardueren gaineko zerga % 1 igotzea erabaki du Donostiako Udalak. Gasteizen, berriz, zerba hori % 41 igoko dute.
AUTOBIDEETAKO BIDESARIAK
Estatuko Administrazioak ez ditu autopistetako bidesariak igoko. Azken bost urteetan aurrenekoz hartu du erabaki hori Gobernuak.
Bizkaiak, Arabak eta Nafarroak ere bidesarietako prezioak ez igotzea erabaki dute, baina Gipuzkoan % 3,5 igoko dira. Foru Aldundiak esan du Bidegik dituen “arazoengatik” igoko dituela prezioak. AP-8 eta AP-1 errepideetako bidesariei eragingo die aipatu igoerak.
RENFE
Renfek bai, txartelen prezioak igoko ditu datorren urtean. % 1,85 garestiago izango da Renfen bidaiatzea urtarriletik aurrera.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.