CAFek Mexikoko metroarekin sinatutako kontratua, arriskuan
Arriskuan egon liteke CAF Beasaingo enpresak Mexikoko metroaren 30 tren egin eta hamabost urtez mantentze-lanak egiteko kontratua, Euskadi Irratiak jakin izan duenez.
Kontratua eteteko arriskuan egon liteke, zenbait alderdi politikok enpresak egindako lanaren aurrean kexu agertu ondoren.
CAFek metroaren 12. linearako 30 tren egiteko akordioa sinatu zuen 2010ean. Trenak egiteaz gain, hamabost urtez mantentze-lanen ardura ere bere gain hartu zuen Beasaingo enpresak. Guztira, mila milioi euroko kontratua da.
Linea horretarako egindako trenek, ordea, ez dituztela trenbidearen ezaugarriak betetzen esan dute Mexikoko agintariek, eta hainbat alderdi politikok kontratua bertan behera uzteko eskaria egin diete Mexiko hiriburuko agintariei.
Arazo nagusia, tren-bidearen eta trenek dituzten gurpilen artean legoke. Urtebetez martxan izan ondoren, Mexikoko teknikariek diote uste baino azkarrago edo behintzat gehiago gastatzen direla bagoiek dituzten gurpil horiek.
Beasaingo enpresak onartu egin du "desadostasunak" dituztela Mexikoko agintariekin.
Beasaingo CAFek argi utzi nahi izan d azpiegitura, tren-bide hori, beste enpresa batek egin zuela. Zehaztu dutenez, CAFek 30 tren-bagoi egiteko ardura hartu zuela bere gain eta hala egin zutela kontratuan sinatutako epeak errespetatuta eta agiri horretan jasota zeuden baldintza tekniko guztiak errespetatua.
Beasaingo enpresak adierazi du hitz egiten ari direla Mejikoko agintariekin eta baita azpiegitura hori eraiki zuen enpresarekin desadostasunak leundu eta arazoak konpontzeko helburuarekin.
Oraingoz behintzat, ez dute uste 2009an sinatu zuten kontratu hori eteteko arriskurik dagoenik.
CAF trenen diseinua berraztertu eta Gobernuarekin hitz egiteko prest agertu da jada.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.