Otsaileko langabezia-datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Susperraldi ekonomikoa egonkortzen ari da, Jaurlaritzaren iritzian

1.649 langabe gutxiago zeuden Hego Euskal Herrian otsailaren amaieran. Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak nabarmendu duenez, "industria arloak bereziki egin du hobera".
Iragarkia
18:00 - 20:00
Jaurlaritzak positibotzat jo du otsaileko langabeziaren datua

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekaren esanetan, "positiboak" dira otsaileko langabezia-datuak. Erkorekak azpimarratu duenez, datuek "joera-aldaketa berretsi dute, eta enplegua sortzen hasi dela baieztatzen dute". "Susperraldi ekonomikoa egonkortzen ari da", gaineratu du Erkorekak.

Enplegurako Ministerioak astearte honetan zabaldu duenez, langabeziak behera egin du aurreko hilean, eta, ondorioz, 1.649 langabe gutxiago zeuden Hego Euskal Herrian otsailaren amaieran (5.141 langabe gutxiago 2013ko otsailarekin alderatuta).

Erkorekaren arabera, "otsailean alor anitzetan jardueraren beherakada izan ohi da, eta oraingoan, ordea, hobera egin du, industria arloak bereziki".

Halaber, 2015eko otsailean "azken 10 urteetan izandako enplegu-daturik onena izan da". "Otsailean izandako aurreko beherakadarik handiena 2004an izan zen", gaineratu du Erkorekak. Haren esanetan, "garrantzitsuena zera da: joera positiboa egonkortu dela".

"Urte arteko datuen arabera, eta iazkoarekin alderatuta, 5.141 langabe gutxiago daude, eta azken 15 hilabeteotan langabeziak behera egin du Euskadin", esan du. Hori dela eta, datuek "joera aldaketa berretsi dute, susperraldi ekonomikoa egonkortzen ari dela, eta enplegua sortzen hasi garela".

BPGa % 1,2eko hazkundearekin itxi genuen 2014. urtea, eta enplegu gordinaren tasa % 0,3koa izan zen. "Krisia hasi zenetik enplegua sortu zen lehen aldiz", adierazi du Erkorekak.

"BPGaren hazkundearen eta enplegu-tasaren inguruan Jaurlaritzak egindako aurreikuspenak sendotzera dator urte honen hasiera", esan du bozeramaileak.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X