Apirileko datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

% 10,9 hazi da bidaiarien kopurua apirilean EAEn

Eustatek zabaldutako datuen arabera, 208.825 bidaiari erregistratu ziren EAEko hotel eta ostatuetan, iazko apirilean baino 20.521 gehiago.
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hoteletan ostatu hartu zuten bidaiarien kopurua % 10,9 hazi zen apirilean, batez ere, Bizkaian izandako emaitzek bultzatuta. Bertan, % 16 hazi zen bidaiarien kopurua.

Eustat Euskal Estatistika Erakundeak argitaratutako datuen arabera, aurreko hilean 208.825 bidaiari erregistratu ziren EAEko hoteletan, aurreko urteko hilabete berean baino 20.521 gehiago. Lurraldez lurralde, bidaiari-sarrerak % 16 hazi ziren Bizkaian (99.647 bidaiari guztira), % 7,9 Gipuzkoan (81.944 bidaiari guztira) eta % 3 Araban (27.234 bidaiari guztira).

Bestalde, 2015eko apirilean 386.755 gaualdi erregistratu ziren, iazko apirilean baino % 8,2 gehiago. Gaualdiei dagokienez, Bizkaiak izan du igoerarik handiena (% 12,4), Gipuzkoaren (% 6,4) eta Arabaren (% -0,6) aurretik.

Bidaiarien jatorriari erreparatuz gero, Euskadi bisitatu duten turista espainiarren eta atzerritarren zenbatekoa hazi egin da; % 10,3 eta % 12, hurrenez hurren. Bizkaian eta Gipuzkoan turista espainiarren eta atzerritarren kopurua areagotu egin da eta Araban, berriz, atzerritarrak ugaritu egin dira eta espainiarrak, ostera, jaitsi (% 1).

Batez besteko egonaldia 1,85 egunekoa izan da, 2014ko apirileko batez bestekoa (1,90 egun) baino txikiagoa.

Bestalde, landa-ostatuei dagokienez, bidaiarien sarrerak % 1,4 hazi ziren apirilean, baina gaualdiak % 5,9 jaitsi ziren. Guztira, 10.957 bidaiari-sarrera erregistratu ziren eta 26.511 gaualdi.

Bidaiarien batez besteko egonaldia murriztu egin da; izan ere, 2,61 egunekoa izan zen iazko apirilean eta 2,42 egunekoa izan da 2015ekoan.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X