Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pello Guibelalde izango da berriz Adegiko presidente

Hine Taldearen sortzailearen hautagaitza izan da Gipuzkoako patronalaren barne hauteskundeetara aurkeztu den bakarra. Ostiralean izendatuko dute.
Pello Guibelalde Adegiko presidentea. EFE
Pello Guibelalde Adegiko presidentea. EFE

Pello Guibelalde enpresaburua bigarrenez hautatuko dute Adegi Gipuzkoako patronaleko presidente, ez baita beste inor aurkeztu barne hauteskundeetara.

Adegik batzar nagusia egingo du ostiralean, presidentea aukeratzeko, eta hautagaitzak aurkezteko epea ostiralean bete zen. Guibelalde izan da aurkeztutako bakarra, EFE agentziak jakinarazi duenez.

Hori horrela, Legazpiko enpresaburua bigarrenez izango da Adegiko buru. 2012an heldu zen Adegiren Presidentetzara, Eduardo Zubiaurre ordezkatzeko.

Guibelaldek Hine taldea sortu zuen 1974an, emaztearekin eta hiru anaiekin batera. Hasieran, bost langileko familia-enpresa bat zen, baina egun dozena erdi lantegi ditu Europan, Asian eta Amerikan.

Besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakaria izango da ostiralean Adegiren batzar nagusian, Donostiako parke teknologikoan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gipuzkoako anbulantzietako langileen agerraldia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Anbulantzia-zerbitzua plantilla subrogatu gabe publifikatzea kritikatu du ELAk

ELAk jakinarazi duenez, Gipuzkoako Osasuneko Lurralde Ordezkaritzak erabaki du indarrean dagoen kontratua bertan behera uztea, eta, urtarrilaren 7tik aurrera, zuzenean bere gain hartzea Tolosako eta Elgoibarko anbulantzia medikalizatuen kudeaketa. Zerbitzu horrek 45 profesional enplegatzen ditu gaur egun, mediku, erizain eta garraio sanitarioko teknikarien artean, eta salatu dutenez, "gaur egun horien lana mehatxupean dago".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X