Confebaskek gaur aukeratuko du presidentea
Confebask EAEko patronalak Batzar Nagusia bilduko du gaur, erakundearen presidente berria aukeratzeko. Zalantza nagusia da Cebek Bizkaiko erakundeak SEA arabarrak proposatutako hautagaiari, Roberto Larrañagari, babesa emango ote dion.
SEAri dagokio presidente berria izateko hautagaia aurkeztea, baina aho batez hautatu behar dute. Adegi gipuzkoarra Larrañaga babesteko prest agertu da, baina Cebekek ez du oraindik erabaki zer egin.
Horren ildotik, Bizkaiko patronala "haserre" azaldu zen SEAk hautagaia jakinarazi zuenean, ez zielako horren berri eman aurretik. "Hedabideen bidez" jakin izana kritikatu dute.
Horretaz aparte, Cebekek aitortu du "zalantzak" dituela Larrañagaren hautagaitzaren inguruan. Horregatik, ezetz bozkatzea edo abstenitzea aztertzen ari da. Baietz bozkatzea "oso zaila" dela esan dute patronal horretatik.
Erakunde bizkaitarrak ezetz bozkatuko balu, Larrañagaren hautagaitzak porrot egingo luke, eta Confebaskeko presidenteordeak (Cebekekoa da) hartuko luke kargua behin-behinean, SEAk beste hautagai bat proposatu arte. Abstenituko balitz, baina, Larrañaga presidente bihurtuko litzateke, SEAren eta Adegiren babesarekin.
Presidente berriak Miguel Angel Lujuaren lekua hartuko du Confebasken. Orain arte presidente izandakoak aitortu du agintaldiko "puntu beltza" dela sindikatuekin akordioa lortu ez izana, baina puntu positibo gisa ETAren indarkeriaren amaiera eta krisi ekonomikotik ateratzen hasi izana aipatu ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Israeli altzairua saltzeagatik Jainagari zabaldutako ikerketatik banandutako pieza baten sekretua kendu dute
Espainiako Polizia Nazionala Sidenorrek Basaurin duen egoitzara sartu eta hurrengo egunean eman da ebazpen judiziala.
Argindar-konpainien bezeroak babesteko neurri-sorta onartu du Espainiako Gobernuak, tartean dei komertzialak debekatzea
Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak bultzatutako dekretu berriaren arabera, elektrodependente eta zaurgarriei ezingo zaie argindarra eten ordaintzen ez badute ere, eta kontratuak eteteagatik ez da, oro har, zigorrik ezarriko. Halaber, aurreikusten da enpresei zigorrak ezartzea, arauak hautsiz gero.
Ramiro Gonzalez: "Lehen urratsa, zalantzarik gabe, zorra berregituratzea da, eta hor funtsezko zeregina du SEPIk"
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak adierazi duenez, Tubos Reunidosen jarraipenak hartzekodunen inplikazio aktiboa eskatzen du, batez ere Estatuko Industria Partaidetzarako Sozietatearena (SEPI). "Enpresak ia bost milioi euro erretzen ditu hilean", nabarmendu du.
Tubos Reunidosen bideragarritasuna bermatzeko "zorra berregituratzea beharrezkoa da", Bengoetxearen aburuz
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariordeak eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak adierazi duenez, zorra berregituratzen Jaurlaritza "bidelagun" izango da.
Vital Fundazioak 10 milioirekin bat egin du Ayesa Digital erosteko euskal partzuergoarekin
Operazioak garai bateko Ibermaticaren erabakigunea Euskadira itzultzea indartzen du, eta Araban enplegu kualifikatua sortzea aurreikusten du.
Pradalesek aliantza politiko berri baten alde egin du, "berrindustrializazioan" Europak "benetako autonomia" izan dezan
'Bilboko Adierazpena' sinatuta amaitu da Leaders Meeting–Fit For The Future goi-bileraren bigarren edizioa, Bilbon. Europak "oparotasun jasangarria, industria-lehiakortasuna eta autonomia estrategikoa sortzeko" duen ahalmena indartzea eskatzen du agiriak.
Volkswagenen lege urraketen aurrean "isilik" egotea egotzi dio ELAk Nafarroako Gobernuari
Sindikatuaren arabera, Lan Ikuskaritzak "iruzurrez" egindako aldi baterako 146 kontratu atzeman zituen Nafarroako Volkswagenen eta 93 kontratu mugagabe egitera behartu zuen enpresa. ELAk salatu du enpresak oraindik ez duela agindua bete.
Amurrioko Tubos Reunidoseko batzordeak greba mugagabea baztertu eta mobilizazioen egutegi bat adostu du
Langileek bilera egin dute astearte honetan, erabakitzeko enpresak iragarritako 301 kaleratzeei nola egin aurre.
Sindikatuek salatu dute iaz Hego Euskal Herrian 84 lan heriotza jazo zirela
Osalanek, berriz, heriotza 42 zenbatu ditu azarora arte. Sindikatuen arabera, Eusko Jaurlaritzaren zenbaketak ez ditu garraiolarien heriotzak, heriotza ez-traumatikoak edo 'in itinere' gertatzen direnak kontuan hartzen.
Ertzaingaien % 59k gainditu dute psikoteknikoa baremazioa aldatu ondoren
Zupiria sailburuak adierazi du kopuruak aurreko deialdietan baino txikiagoa izaten jarraitzen duela. Halaber, barkamena eskatu du joan den larunbateko proben hasieran izandako atzerapenagatik, eta prozesuak "segurtasun berme guztiak" bete zituela ziurtatu du.