langabezia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Langabezia % 15,1era jaitsi da EAEn, 18.000 langabe gutxiagorekin

Guztira 157.700 dira langabeak. Lehendakariak esan du "itxaropentsuak" direla datuak. Toñak, berriz, hiru lurraldeetan lanpostuak sortzen ari direla goraipatu du.
MAM-eko argazkia: langabezia_
MAM-eko argazkia: langabezia_

EAEko langabezia tasa % 15,1era jaitsi da urteko bigarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoaren aldean % 1,5 jaitsita, 18.000 langabe gutxiago zenbatu baitzituzten ekainaren amaieran martxoaren amaieran baino.

Eustat Euskal Estatistika Institutuak jakitera eman duenez, guztira 157.700 ziren langabeak EAEn lehenengo seihilekoa bukatu zenean.

Gazteen langabeziari dagokionez, 16tik 24 urtera arteko aktiboen % 34,6 langabezian dago, nahiz eta bi puntu behera egin aurreko hiruhilekotik.

Lurralde historikoka, Bizkaian izan da jaitsiera handiena, 12.100 langabe gutxiago baitzeuden, baina tasa % 16,3an dago oraindik.

Araban 25.400 dira langabeak, aurreko zenbaketan baino 4.800 gutxiago, eta tasa % 16ean geratu da. Gipuzkoari dagokionez, 1.100 pertsona gutxiago zeuden langabezian, baina tasa baxuena du, % 12,7koa.

Eusko Jaurlaritza, gustura

Iñigo Urkullu lehendakariak "itxaropentsu"tzat jo ditu datuak, EAEn "hazkunde ekonomikoa egonkortzen" ari delako, nahiz eta aitortu "aurrera" egin beharra dagoela enplegu "egonkorra eta kalitatezkoa" sortzeko.

Bestalde, Angel Toña Enplegu sailburuak azpimarratu du datuek agerian uzten dutela "hiru lurraldeetan sortzen direla lanpostuak".

Zure interesekoa izan daiteke

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X