Dokumentazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Isuna jaso duten autogintza sektoreko enpresen zerrenda osoa

Espainiako Merkatu eta Lehia Batzordeak (CNMC) isunik gabe utzi ditu Seat, Volkswagen eta Porsche etxeak, hain zuzen ere, gainerako enpresak salatu zituztelako.
Peugeot etxea da isuna jaso duenetako bat. Argazkia: EiTB
Peugeot etxea da isuna jaso duenetako bat. Argazkia: EiTB

Espainiako Merkatu eta Lehia Batzordeak (CNMC) 171 milioi euroko isuna jarri die banaketa, salmenta eta salmenta ondorengo zerbitzuak eskaintzen dituzten autogintza sektoreko hainbat enpresari eta bi aholkularitza enpresari Lehia Legea urratzeagatik.

CNMCk kartel baten gisan aritzea leporatzen die zigortutako enpresa horiei, hain zuzen ere, Lehia Legeak debekatutako jardunbidea dena.

Merkatu eta Lehia Batzordearen hitzetan, jardunbide horrek eragin kaltegarriak izan ditu lehian eta, lehia gutxituta, erosleek deskontu txikiagoak eskuratu ahal izan dituzte. Halaber, autogintza sektoreko enpresek politika komertzial ez hain agresiboak egiten zituzten eta gainerakoengandik bereizteko ahalegin txikiagoa egin dute.

Bestalde, Seat, Volkswagen eta Porsche etxeak isunik gabe utzi dituzte gainerako enpresak salatu zituztelako.

Isuna jaso duten autogintzako enpresen zerrenda osoa

1. Automóviles Citroën España, S.A: 14,768 milioi euro

2. B&M Automóviles España, S.A.: 776.012 euro

3. BMW Ibérica, S.A.U. : 8 milioi euro

4. Chevrolet España, S.A.U.: 138.580 euro

5. Chrysler España, S.L.: 265,5 euro

6. Fiat Group Automobiles Spain, S.A.: 6,968 milioi euro

7. Ford España, S.L.: 20,234 milioi euro

8. General Motors España, S.L.U.: 22,827 milioi euro

9. Honda Motor Europe Limited sucursal en España, S.L.: 609.325 euro

10. Hyundai Motor España, S.L.U.: 4,415 milioi euro

11. Kia Motor Iberia, S.L.: 2,074 milioi euro

12. Mazda Automóviles España, S.A.: 656.390 euro

13. Mercedes Benz España, S.A.: 2,379 milioi euro

14. Nissan Iberia, S.A.: 3,157 milioi euro

15. Peugeot España, S.A.: 15,722 milioi euro

16. Renault España Comercial, S.A.: 18,203 milioi euro

17. Snap-on Business Solutions, S.L.: 52.785 euro

18. Toyota España, S.L.: 8,657 milioi euro

19. Urban Science España, S.L.U.: 70.039 euro

20. Volvo Car España, S.A.: 1,706 milioi euro

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X