EB-ko Justizia Auzitegia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EBk legez-kanpokotzat jo du etxegabetzeen kontra jotzeko epea

Hilabeteko epea Aldizkari Ofizialean argitaratzen den momentutik hastea gaitzetsi du.
Etxegabetzeen kontrako protesta, Bilbon.
Etxegabetzeen kontrako protesta, Bilbon. Argazkia: EITB

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak legez kanpokotzat jo du etxegabetzeen kontrako helegiteak aurkezteko epea, "eraginkortasun printzipioa" urratzen duenez, Batasuneko Zuzenbidearen kontrakoa delako.

Mohamed Aziz herritarraren inguruko ebazpen baten harira etorri da EBko Justizia Auzitegi Nagusiaren ebazpena. 2013an Luxenburgok gehiegizkotzat jo zituen Espainiako hipoteka klausulak.

Ebazpen horren ondorioz, Espainiako Gobernuak etxegabetzeen araudia moldatu zuen, biktimak babeste aldera.

Hala, lege berria indarrean jarri ondorengo etxegabetzeen kasuetan, gehiegizko klausula horiek dituzten hipotekei dagokienez, biktimak 10 eguneko epea du etxegabetze autoa jasotzen duenetik helegitea jartzen duen arte. Ondoren, etxegabetze prozesua eten egiten da helegitea argitu arte.

Legea indarrean sartu zenean martxan zeuden prozeduretarako xedapen iragankorra jarri zuten.

Hala, hilabeteko epea zuten helegitea jartzeko, baina Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik aurrera zenbatzen ziren egunak.

EBko Justizia Auzitegiak deritzo epea nahikoa dela, baina epearen hasiera Aldizkari Odizialean argitaratzearekin batera hastea gaitzetsi du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X