EZBEHARRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat hil da Zamudion, bere traktoreak harrapatuta

10:30 inguruan izan da ezbeharra, Sandoni auzoan. Traktorearekin lanean ari zela, ibilgailutik jaitsi da gizonezkoa, eta tokian bertan zendu da, harrapatuta.

Gizon bat hil da, goizean, Zamudion, bere traktoreak harrapatuta.  Sandoni auzoko nekazal-eremu batean ari zen lanean, adar  batzuk toki batetik bestera eramaten traktorearekin.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez,  ibilgailutik behera jaitsi da, garraiatzen ari zen adarrak zuzen jartzera, eta hori egiten hasi denean, traktoreak harrapatu egin du. Kolpearen ondorioz, tokian bertan hil da.

10:30 inguruan izan da ezbeharra. Osasun zerbitzuetako langileak eta suhiltzaileak joan dira istripuaren tokira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X