Hipotekak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euriborra negatiboan sartu da lehen aldiz eta % -0,002an kokatu da

Mailegu hipotekario gehienak kalkulatzeko erabiltzen den hilabeteko batezbestekoa, ostera, % 0,0018an kokatu da.
Mailegu hipotekario gehienak kalkulatzeko erabiltzen den tasa, negatiboan. Artxiboko irudia: EFE
Mailegu hipotekario gehienak kalkulatzeko erabiltzen den tasa, negatiboan. Artxiboko irudia: EFE

12 hilabeteko Euriborra negatiboan sartu da historian lehen aldiz eta % - 0,002an kokatu da.

Urtarrilean % 0,042an kokatu zen Hego Euskal Herrian mailegu hipoteka gehienak kalkulatzeko erabiltzen den Euriborra. Duela urtebete hipoteka sinatu eta ordaindu beharreko kuota orain berrikusten dutenek 85 eta 200 euro aurreztuko dituzte.

Dena den, kuotak berrikusteko gehien erabiltzen den hilabeteko batezbestekoa % 0,0018an kokatu da. Beheranzko bideari eutsiz gero, litekeena da otsaileko batezbestekoa negatiboa izatea.

Euriborrak 2008ko uztailean jo zuen goia (% 5,393) eta, gero, behera egin zuen 2010ean joera eten zen arte. 2011. urtearen erdialdean berriz ere behera egiten hasi zen, gaur arte.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X