KPI
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Prezioek % 0,4 eta % 0,7 egin dute behera EAEn eta Nafarroan

Bi erkidegoetan, apur bat garestitu dira prezioak, aurreko hilabetekoekin alderatuta. Estatuan, % 1,1ekoa izan da urte arteko jaitsiera.
Argindarraren merkatzearen ondorioz jaitsi dira prezioak. EiTB

2015eko apirileko datuekin alderatuta, Kontsumorako Prezioen Indizeak (KPI) behera egin du apirilean EAEn eta Nafarroan (% 0,4 eta % 0,7, hurrenez hurren), Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak (INE) eman duen indize aurreratuaren arabera.

INEk gaineratu duenez, prezioak % 1,7 merkatu dira EAEn eta Nafarroan aurten, baina % 0,8 (Nafarroa) eta % 0,7 garestitu dira, aurreko hilabeteko datuekin alderatuta.

Kontsumorako prezioen indize aurreratua maiatzaren 13an baieztatuko dute (datuok behin-behinekoak dira, beraz), baina INEk aurreratu dituen datuen arabera, Estatuan prezioek % 1,1 egin dute behera, martxoan baino hi hamarren gehiago, duela urtebetekoekin alderatuta.

Bidaia antolatuen eta elektrizitatearen prezioek behera egin izanak eragin du jaitsiera hori, eta erregaien prezioak gutxiago garestitu izanak eragin zuen jaitsiera hori aurreko bi hilabeteetan, INEren esanetan.

Albiste gehiago ekonomia

Entrevista a Igor Arroyo en Radio Euskadi
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

LABen ustez "udazken gorria" datorkio patronalari, EAErako LGS propioa negoziatzea onartu ezean

Igor Arroyo LABen koordinatzaile nagusiak adierazi duenez, patronalak 1.500 euro gordineko langilearteko soldata ezartzeko proposamena "blokeatzen" jarraitzen badu, sindikatuak "gatazkak sortuko ditu, mahaiz mahai, diru-sarrera horien azpitik dauden sektore guztietan". Imanol Pradales lehendakariari ere dei egin dio, eta Confebaski "presioa" egiteko eskatu dio, negoziazio mahaian "eser dadin". Eusko Jaurlaritzak "horretarako baliabideak" dituela gaineratu du.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zeintzuk dira BBVAren eskaintza berriaren gakoak?

Josu Ferreiro EHUko irakasleak Radio Euskadin egin duen elkarrizketa batean adierazi duenez, erakundeak Kataluniako bankuko akziodunen zati handi batek eskatzen zuenera egokitu du bere proposamena, lehen eskaintzari uko egin baitzioten, nahikoa ez zelakoan. Ferreirok zehaztu duenez, BBVAk ez du eskudirutan ordainduko, akzio propioetan baizik, eta horrek abantaila fiskala dakarkie akziodunei, zergak gutxiago ordaintzea dakarrelako. Mugimendu horrekin, Carlos Torres Vila buru duen bankuak Sabadellen akzioen merkatuko balioa berdindu du, eta horrek opak aurrera egiteko aukerak areagotu ditu, nahiz eta BBVAri berari kostu handiagoa ekarri. Hobekuntza berri bat egon litekeen galdetuta, ekonomialariak uste du zaila dela: "BBVAk argudiatu zuen Sabadellen akzioak gainbaloratuta zeudela. Orain, alde hori desagertu egin da. Beste eskaintza bat baztertu beharko litzateke, hau izango litzateke azkena", adierazi du. Elkarrizketa Boulevard saioan entzun daiteke, GUAUn, 02:50: 00etatik aurrera (jatorrizkoa, gaztelaniaz). 

Gehiago kargatu