ARRANTZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

8.000 tona antxoa harrapatu dituzte, dagoeneko, euskal ontziek

Iaz, 11.000 tona arrantzatu zituzten kanpaina osoan. Berdelaren kanpaina amaitu da; 8.100 tona berdel arrantzatu dituzte.
18:00 - 20:00
8.000 tona antxoa harrapatu dituzte, arrantzaldiaren hasieran

Euskal arrantzaleek zortzina milioi tona antxoa eta berdel harrapatu dituzte, apirilak 30 arte, Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuak jakitera eman duenez.

Antxoa kiloa 1,75 euroan, batez beste, saldu da portuetan, eta berdel kiloa 0,75 euroan. Berdelaren kanpaina, dagoeneko, amaitu da euskal arrantzaleentzat, 8.100 tona harrapatuta.  Antxoaren kanpaina, berriz, oraindik martxan da, 25.000 tonako kuota agortu arte.

Getarian, 'Antxua Egunean', eman ditu datuok Orozek. Horren hitzetan, datuak onak dira, eta harrapatutako kopurua eta produktuaren kalitatea nabarmendu ditu.  Iaz, antxoaren kanpaina osoan 11.100 tona harrapatu zituzten, eta kiloa, batez beste, 1,69 euroan saldu zen.

Bedelari dagokionez, berriz, iaz baino gutxiago harrapatu da; 2015ean, denera, 11.100 tona harrapatu ziren.

Kofradiak gustura agertu dira harrapatutako kopuruarekin, baina ez prezioarekin. Biomasa errekuperatzen ari delako pozik azaldu dira, baina prezio merkeegian saltzen ari direla uste dute.

Ikerketa

Azti zentro teknologikoak ikerketa bat jarri du abian, Bizkaiko Golkoan dagoen antxoa biomasa kalkulatzeko. Atzo bertan, 15 ikertzaile atera ziren Bizkaiko uretara, Ramon Margalez eta Emma Bardan ontzi ozeanografikoetan, Pasaiko portutik.

Eusko Jaurlaritzak eta Europako Batzordeak finantzatuko dute ikerketa, Espainiako Gobernuaren laguntzarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X