ANOETA BERRIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kutxabank Anoeta berriaren finantziazioan parte hartzeko prest dago

Realarekin eta erakunde ezberdinekin hitz egiten ari dira eta, gai honetan ere, futbol taldearen ondoan egongo direla esan dute bankutik.
MAM-eko argazkia: remodelacion-anoeta_
MAM-eko argazkia: remodelacion-anoeta_

Markel Olano, Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak, eta Eneko Goia, Donostiako Alkateak bart Kutxabanki bere hitza betetzeko eskatu eta gero, gaur bertan erantzun dute finantza erakundetik.  Bankuaren arabera, gaur egun ez da existitzen proiektu honi 10 milioi euro emateko konpromiso ofizialik. Hala ere, orain arte egin duten bezalaxe, Realaren ondoan egongo direla azpimarratu nahi izan dute.

Balizko ekarpen ekonomikoagatik galdetuta, bankuak erabilgarri izango lukeen aurrekontuaren araberakoa izan beharko litzatekeela esan dute.

Bitartean, estadioa eta estadio txikia berriztatzeko pausuak ematen ari dira. Egindako auditoria baten arabera, Anoeta berriak 43 milioi euroko kostua izango luke.

Obrak finantzatzeko Eusko Jaurlaritzak 10 milioi euro konprometitu ditu, Gipuzkoako Foru Aldundiak beste 4 milioi euro, eta Realak 36 milioi euroraino emango dituela esan du.

Anoeta berriaren proiektuan, atletismo pistak kentzea, eta harmailetan 11.000 eserleku gehiago (42.000 eserleku denetara) jartzea aurreikusten da.

Anoeta berriaren lanak urte amaieran edo hurrengoaren hasieran hasteko asmoa daukate.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X