BPG
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako ekonomia % 3,1 hazi da urteko lehen hiruhilekoan

Hala ere, 2015eko lehen hiruhilekoan hasitako joera aldaketarekin (% 3,3) alderatuta, hazkundearen erritmoak behera egin du.
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Nafarroako ekonomiak % 3,1 egin du gora 2016. urteko lehen hiruhilekoan (Espainiako BPGak % 3,4 egin du gora). Hiruhileko batetik besterako aldaketa, berriz, % 0,6koa izan da.

Hala ere, 2015eko lehen hiruhilekoan hasitako joera aldaketarekin (% 3,3) alderatuta, hazkunde erritmoak behera egin du, Nafarroako Estatistika Institutuak gaur jakinarazi duenez.

BPGaren aldaketa % 0,6koa izan da hiruhileko batetik bestera, aurreikusitakoa baino hiru hamarren gutxiago.

Kontsumitzaileen konfiantzak gora eta laneko merkatuaren egoerak hobera egin du 2016ko lehen hiruhilekoan. Faktore horiek gastua handitzen eta kontsumoa areagotzen lagundu dute.

Esportazioek, berriz, jaitsi egin dute hazkundearen erritmoa, hazkunde-tasa positiboa izan bada ere.

Bestalde, enpleguaren sorrerak behera egin du; izan ere, % 2,9tik % 2,4ra pasatu da. Lanaren produktibitatea % 0,7an kokatu da, aurreko hiruhilekoan baino hiru hamarren gehiago.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X